Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bi milioi eurotik gora gehitu dizkio Udalak 2022ko aurrekontuari, hainbat ekimen berri bideratzeko

Kirol arloan, gizarte zerbitzuetan, kulturan, mugikortasunean eta obra eta zerbitzuen arloan handituko da aurrekontua.

2022·03·30


2021eko likidazioa itxi ondoren, kreditu gehigarrien edo gaikuntzen bidez hainbat proiektu gauzatzea erabaki du Udalak, martxoko plenoan hartutako erabakiaren bidez. Orotara, 2.037.525,44 euro gehitu zaizkio 2022ko aurrekontuari gerakinetik eta beste 350.000,00 euro gaikuntzen bidez, aurreikusi gabeko diru sarrerak lortu direlako.

Hona hemen gehitu diren partida eta ekimenak, arloz arlo:

Kirol arloan

  • Txomiñene pilotalekuko hesian kristala jarriko da, hautsa sartzea ekiditeko (12.000,00).
  • Kiroldegaren exekuzio proiektua idazteko 210.000,00 euroko kreditua onartu da.
  • Mundarro Elkartearen hitzarmenari 13.000,00 euro gehituko zaizkio, Covid19ak eragindako defizita berdintzeko.

Gizarte zerbitzuen arloan

  • Gizarte Zerbitzuan hirugarren langile bat hasiko da, bereziki familien eta adin txikikoen jarraipen eta laguntzarako (45.000,00 euro).
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuari 40.000,00 euro gehitu zaizkio.
  • Kontxa Etxeberria hezitzaileen programari 12.500,00 euro gehitu zaizkio.
  • Familientzako gizarte laguntzetarako 11.887,03 euro onartu dira.

Auzoak

  • Zamalbideko auzo elkartea altzariz hornitzeko 10.000,00 euro erabiliko dira.

Kultura, jaiak

  • Kultur programazioa indartzeko 45.000,00 euro gehitu dira.
  • San Isidro egunaren inguruko jai-egitaraua indartzeko 10.000,00 euro onartu dira.
  • Erribera kulturgunean eskailera osagarriak egiteko 107.000,00 euro onartu dira.

Mugikortasuna, ingurumena, etxebizitza

  • Bizikleta zerbitzua jartzeko partida bat onartu da, 110.000,00 euro inbertsioa egiteko eta 16.000,00 euro mantentze zerbitzurako.
  • Poligonoetako hondakinen bilketa zerbitzurako edukiontziak eskuratzeko 20.000,00 euroko partida onartu da.
  • Urumea Berriko azken etxebizitzetan Udalak eskuratu dituen etxebizitzen eta beheko plantaren BEZa ordaintzeko 80.000,00 euroko partida onartu da.

Lehen sektorea, baserritarren mahaia

  • Astigarragako baserrien azterketa (jarduera, arkitektura...) burutzeko partida bat onartu da, 23.000,00 eurokoa.
  • Baserritarrentzako laguntzak bideratzeko 30.000,00 euroko partida bat onartu da.

Obra eta zerbitzuak

  • Plaka fotovoltaikoak jartzeko 52.000,00 euro onartu dira.
  • Argiteria publikoan led teknologia jartzeko 54.900,00 euro onartu dira.
  • Santioagomendi kontagailu zaharrak ordezkatzeko partida bat onartu da, 40.000,00 eurokoa.
  • Bide publikoak eta konponketak egiteko 60.000,00 euro onartu dira, herri bideak konpontzeko 50.000,00 euroko partida bat eta Bidebitarteko zati bat asfaltatzeko 220.000,00 euroko partida bat.
  • Oialumen saneamendua amaitzeko 76.100,00 euroko partida bat onartu da eta Sagardotegi Zeharrako saneamenduaren 1. fasea burutzeko 290.000,00 euroko partida.
  • Jolas parkeak berritzeko 40.000,00 euro onartu dira.
  • Txalakako tailako lokalean berogailu sistema jartzeko 16.000,00 euroko partida bat onartu da.

Tokiko garapena

  • Turismo arloko ibilbide gidatuak diseinatzeko 10.000,00 euro onartu dira. Beterri Buruntzako Mankomunitatearen ekarpena osatzeko 22.200,00 euro onartu dira.

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Deialdiak, dirulaguntzak...
Web edukia bistaratu

 

Web edukia bistaratu
Agenda
1 URR 31 URR
Urriaren 1etik 31era
1 URR 31 URR
Urriaren 1etik 31era
3 URR 21 URR
Urriaren 3tik 21era
3 URR 14 URR
Urriaren 3tik 14ra, Erribera kulturgunean.
6 URR
17:00etan, Erriberako terrazan
6 URR
Tailerra euskaraz: urriak 6 eta 20. 17:15-18:45, Emakumeon Etxean. Tailerra gazteleraz: urriak 13 eta 27.17:15-18:45, Emakumeon Etxean.
6 URR
urriak 6, 13 eta 20. 18:00etatik 20:00etara, sagardoetxean.
7 URR
18:30ean, Emakumeon Etxean.
8 URR
20:00etan, Erribera kulturgunean
9 URR
16:30ean: Barraskiloa eta balea 19:00etan: 5 lobitos
Web edukia bistaratu

Santiagomendi

Agenda21

kZ gunea

Inerdatu Kutxa ekogunea

Emakumeengano indarkeriari EZ

Jatorri Aniztasuna Zenbakitan

Kale Izendegia

Buruntzaldea

GuardarGuardarGuardar