Gure herriko señorak

Gure herriko señorak

“Gure herriko señorak” proiektuan gerra zibil ostetik XX. mende amaiera arte Astigarragako bizitza kultural, sozial, ekonomiko eta politikoan ekarpenak egin dituzten hainbat emakume identifikatu, emakume horiek egindako ekarpenak aztertu eta emakumeen bizipenak jaso dira, herritarren eskura jartzeko.

Proiektu hori Astigarragako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko, balioan jartzeko eta herritarren eskura jartzeko genero ikuspegidun ikerketa-bekaren (2023) emaitzan oinarrituta dago (Loinaz Maizcurrena, Andrea eta Ugarte Rodriguez, Eider. 2025. Astigarragako emakumeen ekarpenak eta bizitza-istorioak (1940-2000)).

Proiektu horren baitan bi liburu sortu dira: bata, ikerketa-bekan jasotako 15 bizitza-istorioak hitzez hitz jaso dituena eta bestea, ikerketan bekadunek emakumeei egindako elkarrizketatik hainbat testigantza bildu dituena: