Udalaren hizkuntza politika

Udalerri euskalduna helburu

Astigarraga gero eta euskaldunagoa izan dadin, plan estrategikoa egin zen 2024an. Honakoak dira lan-ildo nagusiak:

  • Euskararen normalizazioa agenda politikoaren erdigunera eraman.
  • Berariazko nahiz zeharkako hizkuntza-politika garatu, gainerako hizkuntza nahiz kulturekin bizikidetzan.
  • Euskararen biziberritzea munduko hizkuntza-aniztasunaren balioetan
  • Ingurune digitalean euskararen presentzia ziurtatzeko estrategia garatu.
  • Euskararen aldeko jarrera areagotu eta hiztunen ahalduntzean, hizkuntza-ohituretan eta portaeretan eragin.
  • Euskarari eta euskal komunitateari buruzko pertzepzio positiboa eta ikusgarritasuna handitu.
  • Euskararen eta euskal kulturaren transmisioan eragin.
  • Euskara irakatsi eta ikasteko aukerak indartu eta berriak sortu.
  • Euskarara hurbiltzen diren atzerritar jatorriko herritarren kopurua handitu.
  • Euskararen ezagutza orokortzeko bidean, erraztasunari (gaitasun erlatiboari) berariaz erreparatu.
  • Euskara eguneroko bizitzan eroso erabiltzeko berariazko estrategiak garatu.
  • Euskaraz bizitzea arrunta izango den gune sozio-funtzionalak indartu eta berriak sortu.

Udala: zerbitzua euskaraz

Eusko Jaurlaritzak araututa, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek udal barrura begirako euskara plana izan behar dute. Honakoak dira plan horren helburu nagusiak:

  1. Euskararen erabilera normala eta orokorra bermatzea
  2. Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea
  3. Berezko hizkuntzaren erabileraren aldeko ekintza argiak abiaraztea, hizkuntza-aniztasuna sustatzea eta atzerapausorik ez ematea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatuta

Euskararen Mahaia

Astigarragan euskararen arloan lan egiten duten eragile eta herritarrak saretzeko eta euskararen biziberritzearen aldeko lanean erreferente izateko sortutako gunea. Guztiok norabide berean arraun eginez, Udalaren nahiz herri eragileen egitasmoei koherentzia emateko helburua du, eta baita helburu partekatuak adostu eta lantzea ere.

Euskararen Etxea

Bada Astigarragan gune berri bat. Euskaltegiaz gain, euskararen inguruan elkartu, partekatu eta eragiteko sortutako topaleku berria.