Bizi euskaraz!

Hizkuntza-errefortzuak

Astigarragako Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloetan eskaintzen den zerbitzua da, euskarazko hizkuntza gaitasun nahikorik ez duten ikasleei zuzendua. Helburuak dira euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea eta euskaraz zailtasunak dituzten haurrei nahiz eskolatik kanpo euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dutenei euskara hobetzeko zerbitzua ematea.

Euskaltegiak

Euskara ikasi nahi baduzu, hau da zure lekua. Maila guztiak aurrez aurre.

Informazio gehiagorako

Gu ere bertsotan

Astigarragako Herri Eskolako 5. eta 6. mailako taldeei zuzendutako egitasmoa da. Helburua da ikasleei bertsolaritzaren esperientzia biziaraztea. Honakoak dira ildo nagusiak: bertsoaren testuinguru kulturala ezagutzea, bertsoaren oinarrizko kontzeptuen ezagutza zabaltzea eta entzule edo bertsozalearen paperean jartzen ikasi eta gozatzea.

Praktikatu egitasmoak

Mintzalagun

Mintzalagun programaren helburua da euskararen erabilpena sustatzea eta harreman sareak sortzea. Programa honek harremanetan jartzen ditu euskaraz dakitenak eta euskara ikasten ari direnak edo erabili nahi dutenak (erraztasunik ez duten pertsonak).

Informazio gehiagorako

Gurasolagun

Gurasoen arteko giroa euskalduntzeko proiektua da; eta baita euskara praktikatu nahi dutenek euskara-maila hobetzekoa ere! Euskaraz ongi dakitenak eta ikasten ari direnak elkartuta, euskaraz lasai aritzeko gunea da.

Informazio gehiagorako

Zilegi eskolak

Hernani, Astigarraga eta Urnietako euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzeko saioak dira. Askotariko gaiak lantzen ditugu saio partehartzaileen bidez, esaterako: historia, eskulanak, sukaldaritza, osasuna, jolasak, natura, filosofia…

Zilegi Eskolaren baitan, Zilegi Astea ere antolatzen da, maiatzean. 

Informazio gehiagorako