Energia berriztagarrien komunitatea

Astigarragako Udalak 2025ean eman zituen lehen urratsak komunitate energetikoa sortzeko bidean, herritarrekin batera, gaiari buruzko informazioa partekatzeko hainbat batzar ireki eginez. Orain, beste aurrerapauso bat eman da, eta energia komunitatea sortzeko prozesuari ekingo zaio. Udala izango da prozesu honetan bidelagun eta babesle une oro, eta Goiener kooperatibarekin batera egingo du. Energia Berriztagarrien Komunitatea jarduteko gaitasuna duen entitate juridiko bat da, eta bere helburu nagusia komunitatearentzat berarentzat energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak sustatzea da. Hau da, energiaren inguruko jarduerak garatzea, trantsizio energetikoa bultzatzea, energia aurreztea eta klima aldaketaren aurka egitea. Honek guztiak era askotako onurak ekartzen ditu, ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak eskaintzen dizkio komunitatea berari eta hura garatzen den tokiko inguruneari. Hau da, komunitatea energia burujabetzaranzko tresna ezinbestekoa da.

Zeintzuk dira Energia Berriztagarrien Komunitate bateko kide izaeak dituen abantailak, zergatik eta zertarako parte hartu?

  • Energia-kontsumoa murrizteko eta, aldi berean, gure bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Gure energia-faktura hobetzeko, kontzientziazio- eta eraginkortasun-neurriak hartuz, energia berriztagarriak erabiliz.
  • Energia-subiranotasuna bultzatzeko, erabakiak komunitatearen esku geratuz.
  • Tokiko ekonomia garatzeko eta zirkuitu ekonomikoa murrizteko, energiaren arloan erabiltzen ditugun baliabideak bertan gera daitezen.
  • Gizarte-kohesio handiagoa sustatzeko, guztion artean berdintasunez autogestionatuz.
  • Guztionak diren baliabideak erabiliz, egoera zaurgarrian dauden bizilagunak babesteko.