Emakumeontzako aholkularitza juridikoa
Emakumeontzako aholkularitza juridikoa ikuspuntu feministatik
Udal zerbitzu berri honek emakumeok gai anitzekin lotutako gatazkei buruzko aholkularitza juridiko espezializatu bat izateko eskubidea bermatu nahi du.
Aholkularitza horrek aukera emango digu epairik gabeko espazio seguruan entzunak izateko, dauzkagun eskubideak eta gatazkei aurre egiteko tresnak ezagutzeko, erabakiak hartzeko segurtasuna eta motibazioa handitzeko eta baliabideak antzemateko, autoestimua handitzeko, eraso matxisten kasuak detektatzeko edo/eta bestelako zerbitzu publikoetara bideratuak izateko.
Norentzat da?
Astigarragako edozein adinetako neska, nerabe edo emakumeontzat.
Zer gairi buruzko kontsultak egin daitezke?
- Familia: Banaketak, dibortzioak, mantenu pentsioak, bisita erregimenak ...
- Indarkeria matxista: Indarkeria egoerak detektatzea, eskubideak ezagutzea, erasoei buruzko prozesu judizialak eta horiek izan ditzaketen ondorio eta eraginak, ...
- Lana: Etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa ...
- Atzerritartasuna: Gaiarekin lotutako kezkak eta gatazkak.
- Bestelako kontsultak gai zibil eta penaletan.
Nolako zerbitzua den
Konfidentziala, doakoa eta pertsonalizatua (bakoitzaren egoera zehatzak aztertuko dira, dauzkagun eskubideak eta horiek bermatzeko bide egokienak adieraziz). Jasoko dugun arreta aurrez aurrekoa izango da eta aditu baten laguntza eta aholkularitza izango ditugu, beti ere, ikuspuntu feministatik.
Aurrez aurreko arreta:
- Noiz: Irailetik eta abendua bitartean eskainiko da zerbitzua, hilabetean behin, astelehenetan, 16:00etatik 19:00etara.
- Non: Emakumeon etxean.
- Beharrezkoa da aldez aurretiko hitzordua: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com; tel. 648 417 157 (Emakumeon etxeko ordutegian).
- Hitzordu bakoitzak gehienez ere ordubeteko iraupena izango du.
Navigation Menu
- Alkatearen agurra
- Talde politikoak
- Gobernu antolaketa
- Administrazio sailak
- Telefonoak eta helbideak
- Udal aurrekontuak
- Erabakiak eta araudia
- Udal planak eta diagnosiak
- Legegintzaldi plana 2023-2027
- Kontratatzailearen Profila
- Hondakinak
- Hiri antolaketa
- Garapen iraunkorrerako agenda
-
Berdintasuna eta Elkarbizitza
- Berdintasuna
- Emakumeontzako aholkularitza juridikoa
- Puntu morea
- Zer da indarkeria sexista
- Zer da indarkeria matxista
- Nola jakingo indarkeria sexista jasaten dudan
- Nora jo dezaket
- Materiala deskargatzeko
- Dokumentuak
- Lotura interesgarriak
- Hausnarketarako materiala
- Lan-ildo nagusiak
- Sailaren zerbitzuak
- Proiektuak
- Parte hartzeko guneak
- Dirulaguntzak eta Bekak
- Lotura interesgarriak
- Kontakturako datuak
- Elkarbizitza
- Herri-baratzak