Memoria historikoa eta giza eskubideak

MEMORIA HISTORIKOA ETA GIZA ESKUBIDEAK

320x132

Herriaren jatorria eta memoria ezin ditugu alboratu. Batetik, herrian izan diren gertaera lazgarriak gogorarazi behar ditugu eta biktimei eta haien ingurukoei dagokien aitortza egin. Eta, bestetik, arbasoengandik ere ikasi dugu, aurreko astigartarrek egindako ekarpenak gogora ekarriz eta transmisioan eta balioa ematen lagunduz.

Horretarako, besteak beste, bi egun esangurtasu ditugu:

  • Azaroak 10, Memoriaren Eguna.
  • Abenduak 10, Giza eskubideen Nazioarteko Eguna.

Udalak memoria historikoa berreskuratzeko eta biktimen errekonozimendu eta erraparaziorako hainbat urrats garrantzitsu eman ditu azken urteotan. Astigarragako memoria historikoa berreskuratzeko 2017ko beka-deialdian Maddalen Laburu historialariak burututako gerra zibila eta frankismo garaiko (1936tik 1945era) Astigarrako biktimei buruzko ikerketa-lana egin zuen. Ikerketa-lan horretan 1936tik 1945erako epealdiko biktima astigartarren zerrenda osatu zuen. Ikerketa-lan hori izan zen “Orri zuriak betetzen” dokumentalaren abiapuntua. Dokumental horren bidez, gerra zibileko eta frankismo garaiko Astigarragako biktimak omendu, gogora ekarri eta errekonozitu nahi izan zituen Udalak, gertatu zenaren egia azaleratuz eta kontatuz. Dokumentala 2023an estreinatu zen eta ondoren, edonork ikusteko moduan eta doan honako hiru plataforma hauetan jarri zen: EITBko Primeran-en, Argia-ko multimedia atalean eta Udalaren YouTube kanalean. 2024an, bide beretik, memoria historikoa berreskuratzeko helburuarekin beste urrats garrantzitsu bat eman zuen Udalak, eta 70eko eta 80ko hamarkadetan eraildako astigartarrei buruzko dokumental bat estreinatu zen: "Orbanen egia". Orain arte egindako bideari amaiera emateko, 1936-1985 urteen artean kolpe militar frankistak eragindako gerraren ondorioz, eskuin muturraren atentatuen ondorioz eta poliziaren indarkeriaren ondorioz eraildako eta desagertutako astigartarrak gogora ekarri eta omentzeko monolito bat egin du Udalak 2025ean.