Elkarbizitza jai giroan

ELKARBIZITZA JAI GIROAN

320x132

Txotx garaia, herriko jaietan... jende mugimendu handiagoa egoten da; zarata gehiago, hondakin gehiago sortzen dugu, ordutegiak aldatzen dira... eta horrek guztiak gure arteko elkarbizitzan eragiten du. Hori dela eta, egunerokoan herritarren ekarpenak jaso eta haiei erantzun azkar bat emateko ahalegina egiteaz gain, bi garaitan indar berezia jartzen da:

Herriko festak

Festen aurretik prebentziorako mahaiak adostutako gomendioak bidaltzen zaizkie herritar guztiei, jai-giroan ere elkar errespetatzea gogorarazteko eta elkarrekiko errespetua mantentzen jarraitzeko.

Txotx garaia

Txotx garaian herrira jende andana etortzen dela-eta, 2019. urtean elkarbizitzaren eragina neurtzeko galdetegia egin zen. Emaitzak aztertuta hartu beharreko neurriak hartu dira.