Carlos Elgezua Lasuen
CARLOS ELGEZUA LASUEN

Eibar 1898 - Astigarraga 1971
Eibarren jaioa 1898an. Familiaren zenbait behar eta arazo zirela bide, musika zaletasuna alde batetara utzi behar izan zuen eta arotz ofizioa ikasteari ekin zion. Baina altzari-tailugile baten beharra zela eta bere zaletasunik handiena gauzatu zuen: marrazketa. Gasteizen hasi zen tailugile lana ikasten eta epe laburrean guztiz bereganatuko zuen. Bilboko arte eta lanbide eskolan modelatze, marrazketa eta eskultura tailua eskokak jaso ondodren murgildu zen eskulturgintzan.
1923an Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketa batean, bere aitaren soin-enborrarekin parte hartu zuen, lehen saria irabaziz. Sari bera lortuko du 1926 eta 1928 urteetan. Ondoren, Paris eta Erromara doa ikasketak sakontzera.
Gerra ostean, Euskal herrian barrena ibili zen bere kamerarekin euskal arimaren idiosinkrasia jaso nahian. Gero Donostian biziko da irudi tailer batean lan eginez.
Astigarragan, herriko sendagile zenaren alaba, Pakita Garaizabal, ezagutu zuen eta harekin 1946an ezkondu zenez gero, Astigarragan bizi izan zen. Material guztiak menperatzen zituen eta euskal arketipoen argazkiak zituen gogokoen. Egun, bere lanak Beobideren lanekin batera, San Telmo museoko gela batean ditugu ikusgai.
Astigarragako Udalak 1998ko abenduaren 19an ohorezko seme izendatu zuen.
Navigation Menu
- Nola iritsi
- Kale izendegia
- Historia
-
Pertsonaia ospetsuak
- Seme-alaba kuttunak
- Ohorezko seme-alabak
- Beste pertsonaia batzuk
- Gure herriko señorak
- Josefa Irizar Goikoetxea
- Maria Josefa Goikoetxea Iturralde
- Carmen Bengoetxea Hernandez
- Mari Sol Erice Almandoz
- Aurora Villar Gonzalez
- Maria Luisa Larrañaga Alkiza
- Maria Jesus Bastarrica Gamboa
- Jule Larrañaga Irizar
- Rosario Zapiain Goñi
- Agurtzane Galparsoro Arratibel
- Eli Laburu Labaka
- Roxa Zabalegi Zubizarreta
- Elena Etxeberria Olano
- Asunción emakumezko saskibaloi taldea
- Ainhoa Aurkia Garaialde
- Biztanleria eta adierazle sozioekonomikoak
- Turismoa
- Elkarteak eta taldeak
- Irudiak & Bideoak
- ASTIGARRAGA Aldizkaria
- Argitalpenak
