Bitartekotza & Arbitrajea
Bitartekotza & Arbitrajea
Bitartekotzak eraginik izan ez duelako nahiz erreklamazioaren munta ekonomiko edo konplexutasunagatik aditu frogak behar direlarik alderdiak horiek ordaintzeko prest ez daudelako, prozedura arbitrala abiatu ahal izango da, kontsumitzaileak hala eskatzen duenean. KIUBa da sistema horretarako sarbidea aztertzen eta zorrotz iragazten duena; horrez gain, erreklamazioa egin zaion aldearekin harremanetan jarrita aztertzen du ea eskaera egin aurretik hura onartzen duen, eta, eskuarki, eskaera bera ere bideratzen du –kontsumitzaileak hala eskatuz gero–, bitartekotza han bertan abiatu delako. Kontsumoko arbitraje sistema epaiz kanpoko bide azkar, eraginkor eta merkea da, kontsumitzaile eta erabiltzaileek saltzaileekin edo zerbitzuak eskaintzen dituztenekin izan ditzaketen desadostasunak konpontzea ahalbidetzen duena, izaera lotesle eta betearazlez. Bi aldeek argi eta garbi –kontratu baten bidez– hitzartzen dute Administrazioak izendatutako arbitraje elkargo baten esku uztea auzi jakin bati buruzko erabakia, ebazpena onartzeko konpromisoa hartuz .
Informazio gehiago: Kontsumoko arbitraje batzordea