Bernardo Alberro
BERNARDO ALBERRO ANABITARTE

Astigarraga 1927-
Astigarragan jaio zen 1927ko apirilaren 17an. Hamasei urte zituenean, lan-istripu bat zela eta ikusmena galdu zuen eta ondorioz esku soinua ikasteari ekin zion.
Donostiako Victoria Eugenia antzokian egin zen lehiaketa batean bigarren saria lortu zuen. Geroztik, parte hartutako txapelketetan sari aipagarriak eskuratu zituen.
Konposatzaile eta olerkari honek, Gipuzkoako zenbait irratitan parte hartu zuen, baita hainbat antzeztokietan kantautore gisa ere. Beste askoren artean, bereak ditugu Astigarragako Ereserkia eta Astigarraga eta Ergobia izeneko kalejirak. Ordizia, Oñati eta Irungo bandek bere zenbait lan jotzen dituzte sarri. Hauen artean, makulu zuriari eskeinitakoa aipa dezakegu.
Zalduondo (Araba) eta Olaberriko (Gipuzkoa) udalek, omenaldiak eskaini dizkiote.
Navigation Menu
- Nola iritsi
- Kale izendegia
- Historia
-
Pertsonaia ospetsuak
- Seme-alaba kuttunak
- Ohorezko seme-alabak
- Beste pertsonaia batzuk
- Gure herriko señorak
- Josefa Irizar Goikoetxea
- Maria Josefa Goikoetxea Iturralde
- Carmen Bengoetxea Hernandez
- Mari Sol Erice Almandoz
- Aurora Villar Gonzalez
- Maria Luisa Larrañaga Alkiza
- Maria Jesus Bastarrica Gamboa
- Jule Larrañaga Irizar
- Rosario Zapiain Goñi
- Agurtzane Galparsoro Arratibel
- Eli Laburu Labaka
- Roxa Zabalegi Zubizarreta
- Elena Etxeberria Olano
- Asunción emakumezko saskibaloi taldea
- Ainhoa Aurkia Garaialde
- Biztanleria eta adierazle sozioekonomikoak
- Turismoa
- Elkarteak eta taldeak
- Irudiak & Bideoak
- ASTIGARRAGA Aldizkaria
- Argitalpenak
