Web edukia bistaratu

Zerbitzuak

  • Berdintasunerako Plana garatzea emakumearen sexuaren ziozko diskriminazioa saihestu eta emakume eta gizonezkoen aukera berdintasuna sustatzea esparru guztietan.
  • Udalaren ekimena sustatu eta indartzea berdintasunaren esparruan.
  • Informazioa, heziketa ta prestakuntzaren bidez errespetua, elkartasuna, ahizpatasuna/anaitasuna, erantzunkidetasuna eta berdintasuna balioak garatzea.
  • Ekintzen bidez emakumeen kontrako bazterkeria eta indarkeria jarrerei aurrea hartzea.
  • Herritarrei, eta herriko elkarte eragileei berdintasuna eta indarkeria matxistari buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzea.
  • Berdintasuna helburu duten herriko emakume taldeak eta talde feministak laguntzea, elkarlanean aritzea eta haien saretzea errazteko baldintzak jartzea.
  • ZiRRara Astigarragako sexu aholkularitza zerbitzua.

(4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak 7. artikuluan zehaztutakoak).

  • a) Azpiegiturak, programak eta prozedurak egokitu eta sortzea, genero-ikuspegia Udalean integratze aldera.
  • b) Astigarragan ekintza positiboko neurriak egikaritzea.
  • c) Astigarragan programak egitea, Jaurlaritzaren plangintza orokorraren esparruaren barruan eta foru-aldundiek egiten dituzten programen esparruaren barruan.
  • d) Estatistikak egokitu eta eguneratzea, horien bitartez Astigarragako Udalaren eskumenekoak diren eremu guztietan emakumeek eta gizonek bizi dituzten ezberdintasun-egoerak ezagutu ahal izateko.
  • e) Astigarragan, emakume eta gizonen egoerari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea.
  • f) Astigarragan, emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriei buruz sentsibilizazio-jarduerak egitea.
  • g) Toki-araudia nolakoa den eta nola aplikatzen den begiratzea, emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioaren arabera.
  • h) Herritarrei, eta batez ere emakumeei, informazioa eta orientabidea ematea emakumeen eta gizonen berdintasunarekin zerikusia duten baliabideei eta programei buruz, bai eta bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeei oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea bermatzeko zuzendurik dauden programa eta zerbitzuei buruz ere.
  • i) Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea izan dezaten programak osatzea edo zerbitzuak ematea, zerbitzuon izaera dela-eta udal mailan eman beharrekoak direnean.
  • j) Emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea helburu duten baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak ezartzea, beren izaera dela-eta udal-mailan eskaini beharrekoak direnean.
  • k) Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek toki-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.
  • l) Astigarragan sexuaren zioz gertatzen diren bereizkeria-egoerak antzematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak hartzea.