Garraioa

Garraioa: autobusa eta taxia

Autobusak

Ikus ordutegiak eta tarifak esteka honetan:Lurraldebus

Taxi zerbitzua

Astigarraga Donostialdeko Araubide Bereziko Eremuko kide eta, beraz, eskualdeko taxilariek beren zerbitzuak Astigarragan eskain ditzakete. Beraz, Astigarragan zaudela hauetako edozein zerbitzutara dei dezakezu.

Ondoko hauek eskaintzen dute Astigarragan 365 egunez 24 orduko zerbitzua:

Astigarragako Taxi Zerbitzua 622 222 343 ​​​​​​​

Radio Taxi Donostia,  943 46 46 46 

info@taxidonosti.com www.taxidonosti.com

 

Tarifak, Donostialdeko erregimen bereziko eremua

I. tarifa (1)

Tarifa aplikagarria hiri-zerbitzuan lanegunean, 7:00etatik 22:00etara.

  • Gutxieneko tarifa (salbuespena: 5 minutu edo 1.500 m): 6,263909 €
  • Egindako km: 0,879699 €
  • Itxarote-ordua: 25,540059 €

II. tarifa (2)

Tarifa aplikagarria larunbat, igande eta autonomia-erkidegoan eta toki-araudian jaieguntzat jotako egunetan, Astigarragako kasuan uztailaren 26an, baita larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n ere. Gainera, aplikatuko da lanegunetan, 22:00etatik 7:00etara, ostiral eta jaiegunen bezperetako 22:00etatik larunbat edo hurrengo jaieguneko 7:00ak arte izan ezik.

  • Gutxieneko tarifa (salbuespena: 5 minutu edo 1.500 m): 7,257320 €
  • Egindako km: 1,364838 €
  • Itxarote-ordua: 34,053411 €

V. tarifa (5)

Tarifa aplikagarria ostiral, larunbat eta jaiegun-bezperako 22:00etatik larunbat, igande eta dagozkion jaiegunetako 7:00etara

  • Gutxieneko tarifa (salbuespena: 5 minutu edo 1.500 m): 7,272605 €
  • Egindako km: 1,412608 €
  • Itxarote-ordua: 35,245199 €

Donostialdeko araubide bereziko eremua: hitzarmena eta foru agindua

Donostialdeko araubide bereziko eremua: hitzarmena eta eremua sortzeko foru agindua Gipuzkoako Foru Aldundiaren foru agindua, Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremua sortzen duena, turismo ibilgailuetan bidaiarien herri barruko edo herriarteko garraio publikoaren zerbitzua eskaintzeko. GAO 2024-11-13

Administrazio arteko hitzarmena Donostia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Lezo, Oiar tzun, Pasaia eta Errenteriako udalen artekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzeko erregimen bereziko eremu bat sor dezala bidaiariak turismo-ibilgailuetan garraiatzeko zerbitzuak emateko. GAO 2024-12-30