Auka jokua

Auka jokua

tablero

Astigarragako Udalaren Kultura, Jaiak, Euskara, Hezkuntza eta Gazteri sailak ihaz hasi zuen parte-hartze lan prozesu baten berri eman nahi zaizu: Astigarragako Sustraiak – Auka jokua.

Guztira sei ikur landu ditugu gure nortasuna eta historia lantzeko: Lurra, haizea, harria, ura, zura, sua. Elementu bakoitzak gure bizitza eta inguruaren zati bat isladatzen du. ;

Emeki, elementu bakoitzaren bitartez Astigarragako historia eta identitatea landuko ditugu.

Gure identitatea eta historia guztion kontua da, ez gutxi batzuena. Iraganetik etorri zaigun zati bat dugu baina batez ere Astigarragako identitatea egun bizi garenon baitan datza… Guztiok, ia 6500 bizilagun gara Astigarraga. Ekin dezaiogun elkarrekin gure historia eta identitatea idazteari.

Zure herriko identitatea osatzeko ekarpena behar dugu benetan herri bizi, solidario, jasangarri, etorkizunari begira, eragile eta jator izateko.

 

Aukeratu elementu bat eta egin ezazu zure ekarpena:

 

320x162 LURRA: Jakiak eta jakinduria, emankortasuna, ...

320x162 HAIZEA: alde espirituala eta ezmateriala.

320x162 HARRIA: historia idatzia eta eraikin historikoak.

320x162 URA: ekologia eta uraren inguruko paisaiak.

320x162 ZURA: basoak, egurrezko elementuak eta paisai naturalak.

320x162 SUA: ekintzailetza, industria eta pertsonai esanguratsuak.