Web edukia bistaratu

Alkatearen agurra

Ongi etorri Astigarragako Udalaren webgunera.

Webgune honetan zehar gure herriari eta udalari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu.

2019ko ekainaren 15ean eratu genuen 2019-2023ko agintaldiko korporazioa. 13 zinegotzi gara: 7 EH Bildukoak, 5 EAJ-PNVkoak eta 1 PSE-EEkoa. Nahiz eta egitasmo politikoak eta lehentasunak berberak ez izan, Astigarragaren alde lan egiteko borondate eta nahiak batzen gaitu.

Alkate nauzuen honentzat eta EH Bilduren udal gobernuarentzat funtsezkoa da herritarrokin bat eginda lan egitea, parte hartzea sustatzea eta komunikazioa zuzen eta gardena izatea. Webgune hau izango da hori lortzeko tresnetako bat.

Gure bulegoetako ateak zabalik dituzu, guregana jo eta zure eskari, iradokizun eta proposamenak jasotzeko eta elkarrekin lantzeko.

Xabier Urdangarin Lasa, Astigarragako alkatea

2019-2023 agintaldiko korporazioa

Ezkerretik eskuinera: Andoni Gartzia Arruabarrena, Ione Olatziregi Mendiorotz, Mikel Durán Gonzalo, Aintzane Barandiaran Ezponda, Xabier Urdangarin Lasa, Urkiri Salaberria Gracia, Nerea Zusberro Alberro, Iñigo Touzani Velasco, Juan Martin Arregui Sagües, Roxali Fernandez Rodriguez, Aitor Güemes Oiarbide, Estibaliz Neira Martinez eta Antonio Costa Casco.