SANTIO JAIAK 2023·06·05
2023ko Santio Jaietako kartela aukeratzeko inkesta abian da
Botoa emateko webgunean dagoen formularioa bete behar da, ekainaren 5etik 11ra bitartean
DONEJAKUE BIDEA 2023·06·02
Ergobiatik Hernanira doan Donejakue bidea moztuta egongo da obrak direla eta
Bidea ekainaren 5ean itxiko da eta bi astez itxita egongo da, obrek irauten duten bitartean. Planoan berdez dago markatuta proposatzen den ibilbide alternatiboa.
LAN ESKAINTZAK 2023·06·01
Astigarragako Udalean hainbat lanpostu betetzeko deialdi publikoak
Lanpostuak hauek dira: brigadako bi peoi, brigadako arduraduna, obra eta zerbitzuetako arduraduna eta arkitekto teknikoa, eta euskara eta hezkuntzako teknikaria.
ERAGIYOK ABESBATZA 2023·05·30
I. Ahober, ahots berdinen abesbatza zikloa
Bost urte beteko dituen honetan Eragiyokek Ahober ahots berdinen abesbatza zikloa antolatuko du Astigarragan
INDARKERIA MATXISTA 2023·05·29
Gasteizko erailketa matxista gaitzesteko adierazpena
Gasteizko erailketa dela eta, Astigarragako Udalak gaitzespena adierazi nahi du. Halaber, herritarrak gonbidatu nahi ditu parte hartzera Emakumeon Etxeak deitutako kontzentrazioan, maiatzaren 30ean, 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan.
HAUTESKUNDEAK 2023·05·29
Gehiengo osoa lortuta, Xabier Urdangarin izango da alkate hurrengo lau urteetan.
GERRA ZIBILA 2023·05·26
Gerra Zibilean hildako, desagertutako edota preso egondako biktimen dokumentazioa eskatzeko aukera
Dokumentazio-eskaerak Aranzadiko Antropologia Sailean egin daitezke, telefonoz edo emailez
OSOKO BILKURA-TOKIKO GOBERNU BATZORDEA 2023·05·26
Astigarragako Udalak ezohiko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra egin zituen atzo
Bi kreditu aldaketa onartu ziren; bata, apaiz etxeko etxebezitzen mantenurako, eta bestea, Donostia Ibilbideko obraren likidaziorako. Bestalde, bizikleten alokairurako sistema publiko bat ezartzearen bideragarritasuna aztertzeko Donostiako Udalarekin lankidetza-protokoloa sinatzea ere ontzat eman zen.
OBRAK 2023·05·25
Udala landa eremuko hainbat bideetan egokitzapenak eta hobekuntzak egiten ari da
Mendiolan, Etxekuenen, Larrabide eta Guardi baserrien artean eta Manixene bidean, besteak beste.
DIRULAGUNTZAK 2023·05·24
Euskara eta hezkuntza arloko dirulaguntzak
7 lerro daude; 4 euskararen arloan eta 3 hezkuntzan.