ALOKAIRU SOZIALEKO ETXEBIZITZAK 2019·12·11
Alokairu sozialeko etxebizitzen zozketan izena emateko epea zabalik da
Aiotzategi kalean alokairu sozialeko babes ofizialeko zazpi etxebizitza zozkatuko dira. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31ean amaituko da.
GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2019·12·07
Estatuko indarkeriaren biktima izan diren lau astigartarrei omenaldia
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, abenduaren 10ean, Udalak estatuko indarkeriaren biktima izan diren Tomas Alba, Joseba Barandiaran, Agustin Irazustabarrena "Legra" eta Bixente Perurena omenduko ditu. 17:00etan, Joseba Barandiaran plazan.
Astigartarren ahotsak 2019·12·05
Astigartarren ahotsak, hizkera, jakintza, bizipenak, istorioak...
32 elkarrizketa eta 804 pasarte daude eskura www.ahotsak.eus/astigarraga/ atarian.
LAN-ESKAINTZA 2019·12·04
Euskaraldiaren dinamizatzailea kontratatzeko prozesua abian da
Euskaltzaleen Topaguneak Astigarragan euskaraldia lantzeko pertsona bat hartuko du. 2020ko urtarrilaren 9a izango da curriculumak jasotzeko azken eguna.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2019·12·02
Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna da.
OSOKO BILKURA 2019·11·29
Adierazpen instituzionalak eta diru kontuak nagusi azaroko ohiko Osoko bilkuran
Azaroaren 26an ohiko Osoko Bilkura egin zen Astigarragako Udalean. Gai ugari proposatu eta onartu ziren. Lau adierazpen instituzional eta 2020ko ordenantza fiskalak, besteak beste.
ANDRE GOBADARIAK 2019·11·28
Andre Gobadarien parkearen eta eskulturaren inaugurazio ekitaldia bihar izango da (azaroak 29)
Ekitaldia izango da arratsaldeko 17:00etan, ibai parkean
PLAN OROKORRA 2019·11·27
Plan orokorraren berrikuspena abian jarriko du Udalak
Atzo onartu zen Osoko Bilkuran plan orokor berria abian jartzeko behar diren baldintzak eta oinarriak. Herritar eta auzotarren parte-hartzea izango dira Plan Orokor berriaren lanketaren oinarri.
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ZURE ETXEAN 2019·11·26
"Energia berriztagarriak zure etxean...posible da!" tailerra
Azaroaren 28an, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan energia berriztagarriak etxean erabili ahal izateko saio praktikoa egingo da izena eman duten herritar guztiekin.