OPORRAK BAKEAN 2020·02·10
"Bidaia bat baino gehiago", haur errefuxatu sahararrak harreran hartzeko kanpaina
Otsailaren 11n, 12:00etan, Donostiako Udaleko prentsa-aretoan, Oporrak Bakean programaren “bidaia bat baino gehiago” kanpaina aurkeztuko da. Horren bitartez, euskal biztanleak haur errefuxiatu sahararrak udan harreran hartzera animatu nahi dira.
ZUHAITZ EGUNA 2020·02·07
Otsailaren 9an, 12:00etan Andre Gobadarien parkean egingo da aurtengo landaketa.
ATSOLORRA ETA ARTIBISMOA 2020·02·06
Datozen egunotan emakumeontzat zenbait jarduera eskainiko dira
Otsailaren 7an Atsolorraren inguruan hitz egiteko bilera irekia egingo da 18:30ean Udaletxeko Pleno Aretoan. Otsailaren 11n, berriz, komunikazio inklusiboan aditua den Nerea Aguadok "Artibismoa" hitzaldia eskainiko du Kultur Etxean 17:00etik 19:00etara.
HONDAKINAK 2020·02·03
Industrialdeetako hiri-hondakinen bilketa aztertuko du Udalak
Udalak industriaguneetako hondakinen jasoketaren inguruko informazioa bildu nahi du, bakoitzaren jarduerara ahalik eta ondoen egokitzeko. Informazio hori guztia, bihar gutun baten bitartez helaraziko zaie lokalen kudeatzaileei.
OSOKO BILKURA 2020·01·31
Greba orokorra eta 2020-23 Plan Estrategikoaren aldaketa hizpide urteko lehen Osoko Bilkuran
Urtarrilaren 28an 19:00etan ospatu zen urteko lehen Osoko Bilkura. Aurrez, 18:00etan, Tokiko Gobernu Batzordea ere egin zen. Biak laburrak izan ziren arren, gai garrantzitsuak jorratu ziren.
MENDI IBILBIDEAK 2020·01·29
Bi ibilbide, Astigarraga ezagutzeko
Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean, bi ibilbide prestatu ditu, Astigarraga ezagutzeko aukera ezin hobea emango dizutenak. Ibilbide laburrak dira, bata lau ordu ingurukoa eta bestea ordu eta erdikoa. Igandean, otsailaren 2an, horietako ibilbide bat egiteko aukera egongo da Astigarragako ekialdeko mugarriak ezagutzeko aukera ematen duena, hain zuzen ere. 10:00etan, Apeztegi plazatik abiatuta.
EMAKUMEON PLAZA 2020·01·24
Otsailean hasiko dira Emakumeon plazako lanak
Bi bilera egingo dira lanen berri emateko, urtarrilaren 27an herritarrentzat eta urtarrilaren 28an inguruko ostalari eta merkatarientzat.
UDAL MAPA 2020·01·23
Udal mapa eguneratua herritarren etxeetara bidaliko da
Astigarragako Udalak udal mapa eguneratu eta berritu du, eta herritar guztien etxeetara bidaliko da. Denbora laburrean herriak aldaketa ugari jasan dituenez bereziki erabilgarria izan daitekela uste du Udalak.
ASTIGARRAGA EHUNTZEN 2020·01·22
"Astigarraga ehuntzen" lehen saioa bihar
Astigarragako Udalak belaunaldien arteko proiektu berri bat jarri du martxan. Proiektuan Martuteneko DBH 3. eta 4.mailako ikasleek eta herriko adineko pertsonek (55+) hartuko dute parte, “Bat, Bi ta Hiru” enpresako bi dinamizatzailez lagunduta.