ASTIGAR DANTZA TALDEA 2020·09·03
Astigar Dantza Taldean izena emateko azken eguna, gaur
Atzo hasi zen 2020/21 ikasturteko dantza eskolako matrikulazioa. Gaur ere izango da izena emateko aukera 19:00etan, Astigar elkartearen lokalean (Santio Zeharra, Mirasol behea).
ERRIBERA 2020·09·02
ERRIBERA Kultur Etxe berriaren inaugurazio ekitaldira joateko, bete postala!
Irailaren 12an Erribera kultur etxe berriaren inaugurazio ekitaldia egingo da. Goizez Kontxa Etxeberria plazan hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango da. Halaber, bai goizez, eta baita arratsaldez ere bisita gidatuak egingo dira erakinaren barruan.
IGERILEKUA 2020·08·31
Igerilekuaren denboraldia irailaren 27ra arte luzatuko da
Igerilekua irailaren 27ra arte erabili ahal izango da, aurrez erreserba eginez. Erreserba, gehienez, 3 ordukoa izango dira eguneko.
KIROLDEGIA 2020·08·28
Kiroldegiko iraileko ikastaroetan plaza libreak daude oraindik
Atzo amaitu zen kiroldegiko iraileko ikastaroetan izena emateko epea, baina plaza libreak daudenez izena emateko aukera egongo da taldeak bete arte.
KORONABIRUSA 2020·08·14
Azken astean 0tik 6ra igo da koronabirus kutsatuen kopurua Astigarragan
Martxotik maiatzera 21 kasu positibo erregistratu ziren herrian . Ekainan eta uztailean, datuen arabera, ez zen kutsaturik egon; eta azken astean 6 kasu positibo berri zenbatu dira. Azken asteko sei kasuak kontrolpean dauden arren, erne egon behar dugu eta segurtasun neurriak zorrotz bete.
TRAFIKO ALDAKETAK 2020·08·10
Trafiko aldaketak Aguiko urbanizazio lanengatik
Abuztuaren 11tik 14ra Aguiko urbanizazio lanetan bideak asfaltatzeko lanak eta biribilgunea amaitzeko lanak egingo dira eta ondorioz, hainbat trafiko-aldaketa egongo dira. Batetik, asteartean, Arrobitxulo bidea moztuko da zebrabide altu bat egiteko. Bestetik, asteazkenean, Tranbia bidea moztuko da biribilgunea asfaltatzeko. Azkenik, ostegun eta ostiralean margoketa lanak egingo dira.
EMAKUMEON PLAZA 2020·08·07
Emakumeon plazako urbanizazio lanik handienak amaituta
Lan hauekin, herriaren erdigunean dagoen espazio zabal eta eder bat berreskuratu da. Oinezkoentzat, aisialdirako, jolaserako eta lasai egoteko eremua bilakatuta, galduta zuen izaera berreskuratu du.
HERRI ESKOLA 2020·08·04
Herri Eskolan hobekuntza lanak egingo dira abuztuan
Herri eskolako zuzendaritza taldeak hobekuntza lan batzuk proposatu ditu eta Udalak, udako oporrak aprobetxatuz, hilabete honetan egingo ditu lan horiek. Horretarako, Udalak 55.000 euro bideratu ditu.
UDALEKUAK 2020·07·29
Uztailaren 18 eta 22an udalekuak ixteko gomendioaren ondotik, uztailaren 28ko Aginduaren bidez Osasun Sailak zehaztu du haur eta gazteentzako aisialdiko jarduerak egin daitezkeela.
ERRIBERAREN INAUGURAZIOA 2020·07·28
"Agur Kultur Etxea... Kaixo Erribera"
Erribera kulturgunea irailaren 12an inauguratuko da. Orain arteko Kultur Etxeari merezi duen agurra eta Erriberari merezi duen ongietorria emateko, Udalak herritarrei proposamen bat zabaldu nahi die: postal batean bi gogoeta idatzi, bi marrazki egin edo bi sentsazio islatzea; "Agur Kultur Etxea" esaldiari erantzunez bat eta "Kaixo Erribera" esaldiari bestea.