HONDAKINAK 2020·02·03
Industrialdeetako hiri-hondakinen bilketa aztertuko du Udalak
Udalak industriaguneetako hondakinen jasoketaren inguruko informazioa bildu nahi du, bakoitzaren jarduerara ahalik eta ondoen egokitzeko. Informazio hori guztia, bihar gutun baten bitartez helaraziko zaie lokalen kudeatzaileei.
OSOKO BILKURA 2020·01·31
Greba orokorra eta 2020-23 Plan Estrategikoaren aldaketa hizpide urteko lehen Osoko Bilkuran
Urtarrilaren 28an 19:00etan ospatu zen urteko lehen Osoko Bilkura. Aurrez, 18:00etan, Tokiko Gobernu Batzordea ere egin zen. Biak laburrak izan ziren arren, gai garrantzitsuak jorratu ziren.
MENDI IBILBIDEAK 2020·01·29
Bi ibilbide, Astigarraga ezagutzeko
Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean, bi ibilbide prestatu ditu, Astigarraga ezagutzeko aukera ezin hobea emango dizutenak. Ibilbide laburrak dira, bata lau ordu ingurukoa eta bestea ordu eta erdikoa. Igandean, otsailaren 2an, horietako ibilbide bat egiteko aukera egongo da Astigarragako ekialdeko mugarriak ezagutzeko aukera ematen duena, hain zuzen ere. 10:00etan, Apeztegi plazatik abiatuta.
EMAKUMEON PLAZA 2020·01·24
Otsailean hasiko dira Emakumeon plazako lanak
Bi bilera egingo dira lanen berri emateko, urtarrilaren 27an herritarrentzat eta urtarrilaren 28an inguruko ostalari eta merkatarientzat.
UDAL MAPA 2020·01·23
Udal mapa eguneratua herritarren etxeetara bidaliko da
Astigarragako Udalak udal mapa eguneratu eta berritu du, eta herritar guztien etxeetara bidaliko da. Denbora laburrean herriak aldaketa ugari jasan dituenez bereziki erabilgarria izan daitekela uste du Udalak.
ASTIGARRAGA EHUNTZEN 2020·01·22
"Astigarraga ehuntzen" lehen saioa bihar
Astigarragako Udalak belaunaldien arteko proiektu berri bat jarri du martxan. Proiektuan Martuteneko DBH 3. eta 4.mailako ikasleek eta herriko adineko pertsonek (55+) hartuko dute parte, “Bat, Bi ta Hiru” enpresako bi dinamizatzailez lagunduta.
SAHARAREN ALDEKO KARABANA 2020·01·16
Sahara Herriko elikagai bilketa martxan da Astigarragan
Aurten ere Astigarragako herriak bat egin du Saharako errefuxiatuentzat janaria biltzeko proiektuarekin. Herri eskolan janari bilketa martxan da urtarrilaren 14tik, eta hilaren 21era arte egongo da bertan janaria uzteko aukera. Herriko dendetan, ordea, urtarrilaren 17an hasiko da bilketa eta 24ra arte zabalduko da.
"UBARBURU ZABALPENA" 2020·01·13
Urtarrilaren 22an egingo da saioa, 17:00etan, Astigarragako Udaletxeko batzar aretoan. Saio horretan interesa duten guztiei Plan Orokorraren aldaketaren proposamena aurkeztuko zaie eta aukera izango dute ekarpenak egiteko.
TXOTX IREKIERA 2020·01·09
Izarok emango dio hasiera aurtengo txotx denboraldiari
Izaro kantautoreak irekiko du 2020ko txotx denboraldia Alorrenea sagardotegian urtarrilaren 15ean egingo den ekitaldian. Aurretik prentsaurrekoa eta ekitaldiak izango dira Sagardoetxean eta irekieraren ondoren Alorrenea sagardotegian denboraldiko lehen menua dastatuko da.