Albisteak

Emakumeen nazioarteko eguneko mozioa aurrera EH Bilduren aldeko botoekin

MOZIOAK 2020·03·06

Emakumeen nazioarteko eguneko mozioa aurrera EH Bilduren aldeko botoekin

Otsailak 25eko Osoko Bilkuran bi mozio onartu ziren. Bata, Martxoaren 8koa, emakumearen nazioarteko eguna dela eta. EH Bilduren botoekin onartu zen soilik, EAJ-PNV taldea abstenitu egin baitzen. Bestea, Erregistro zibilaren zerbitzua pribatizatzearen eta murriztearen aurkakoa. Azken hau, aldiz, aho batez onartu zen (EH Bildu eta PNV-EAJren aldeko botoekin).

Otsailaren 25eko Tokiko Gobernu Batzordean onartutako dirulaguntzak eskatzeko epea gaurtik hasita hilabetekoa izango da

DIRULAGUNTZAK 2020·03·06

Otsailaren 25eko Tokiko Gobernu Batzordean onartutako dirulaguntzak eskatzeko epea gaurtik hasita hilabetekoa izango da

Alde batetik, dirulaguntza izendunak onartu ziren, hau da, herriko elkarteei ematen zaizkienak. Bestetik, arlo zehatzak indartzeko ematen diren dirulaguntzak, esaterako, kirola, euskara edota berdintasuna sustatzeko, besteak beste. Azken hauen deialdiak atzo argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta beraz, gaurtik hasita hilabeteko epea egongo da eskaerak aurkezteko.

Kultur etxe berriaren izena aukeratzeko inkesta bertan behera

KULTUR ETXE BERRIAREN IZENA 2020·03·05

Kultur etxe berriaren izena aukeratzeko inkesta bertan behera

Udalak erabaki du inkesta bertan behera uztea, egiaztatu duelako hainbat erabiltzaile botoa behin eta berriz ematen ari direla.

Martxoa ekitaldiz bete da emakumearen nazioarteko eguna aldarrikatzeko

MARTXOA MOREA 2020·03·04

Martxoa ekitaldiz bete da emakumearen nazioarteko eguna aldarrikatzeko

Martxoaren 8ko emakumearen nazioarteko eguna dela eta, hilabete osoan zehar bereziki emakumeei zuzendutako ekitaldiak antolatu ditu Udaleko berdintasuna sailak, eta herriko emakume feministen taldeak. Hala ere, herritar guztiei zabaltzen zaie ekintzetan parte hartzeko gonbitea,

“Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” lelopean aurkeztuko da 2020ko Euskaraldia martxoaren 3an Astigarragan

EUSKARALDIA 2020·02·28

“Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” lelopean aurkeztuko da 2020ko Euskaraldia martxoaren 3an Astigarragan

Martxoaren 3an 18:45ean Eskolako Aretoan Astigarragako 2020ko Euskaraldiko aurkezpen ekitaldia ospatuko da. Herritar guztiak ekitaldiarekin batzera deitu ditu Udalak.

Hezkuntza Sailak oniritzia eman dio DBHko ikastetxea Mendiaundi-Aranibarreko orubean eraikitzeari, udalak urbanizazio lanak egitearen baldintzapean

DBHko eraikina 2020·02·27

Hezkuntza Sailak oniritzia eman dio DBHko ikastetxea Mendiaundi-Aranibarreko orubean eraikitzeari, udalak urbanizazio lanak egitearen baldintzapean

Hezkuntza Sailak eta Udalak urtarrilaren 10ean egin zuten bilera eta bertan udalak ikastetxea orube horretan eraikitzeko proposamen landua aurkeztu zion, irisgarritasun eta azalera arazoak konpontzen dituena.

Aurrekontu partehartzaileak: 210.000 euro Zure Esku. Egin proposamenak!

AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2020·02·27

Aurrekontu partehartzaileak: 210.000 euro Zure Esku. Egin proposamenak!

Proposamenak egitea epea martxoaren 2tik 15era. Ondoren proposamenak aztertuko ditugu eta, amaitzeko, bozketa egingo dugu.

Otsaileko Osoko bilkura, aztertutako gaiak

OSOKO BILKURA 2020·02·26

Otsaileko Osoko bilkura, aztertutako gaiak

Otsailaren 25ean 19:00etan Osoko Bilkura egin zen Astigarragako Udalean. Aurretik, 18:00etan Tokiko Gobernu Batzordea. Hirigintza aholku batzordearen arautegia izan zen landutako gai esanguratsueneako bat, besteak beste.

DBHko institutuaren proiektuaren inguruko azalpenak emango ditu Udal Gobernuak bilera irekian

DBH BILERA IREKIA 2020·02·21

DBHko institutuaren proiektuaren inguruko azalpenak emango ditu Udal Gobernuak bilera irekian

Astigarragako Udalak Hezkuntza Sailarekin hainbat bilera egin ditu DBHko institutuaren proiektua lantzeko. Urtarrilaren 10ean egindako azken bileran aztertutakoa eta gaia egun nola dagoen azaldu nahi die Udalak herritarrei. Horretarako, otsailaren 26an 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian bilera ireki bat egingo du.