ASTIGARRAGAN GERTU 2020·04·22
Koronabirus alarma-egoeran emakumeentzako telefono bidezko laguntza-zerbitzua abiatu du Astigarragako Udalak. Apirilaren 22tik maiatzaren 10era, astelehenetik igandera, 7:00etatik 21:00etara egongo da erabilgarri 688 804 672 telefonoa.
AISIALDIA ETXEAN 2020·04·21
Aisialdia etxetik haur eta familientzat
Itxialdi egoeran haur eta familiak entretenitzeko zenbait jarduera eskainiko ditu Udalak. Adin eta gustu ezberdinetako haurrei bideratutako ekintzak izango dira. Aste honetan abiatu da ekimena eta astero lau ikuskizun berri argitaratuko dira.
MATAZAK INDARKERIA SEXISTAREN AURKA 2020·04·17
Mundu mailako lotura erraldoia indarkeria sexisten aurka
Matazak Indarkeria Sexistaren aurkako mugimenduak konfinamendu egun hauetan ehuntzeko eskatu die herritarrei. Helburua emakumeak jasaten ari diren indarkeriak ikusaraztea eta salatzea da: askok tratu txarren egileekin bizi behar izaten dute, eta beste batzuek sexu-esplotazioa jasaten jarraitzen dute.
VICTOR BARAHONA 2020·04·15
“ 130 diadema egin ditugu Astigarragan, 13.654 Gipuzkoan, 45.000tik gora EAEn”
COVID -19 Pandemiaren arazo larrienetako bat osasun arloko langileentzat babes ekipamendurik ez izatea da. Horregatik, zenbait pertsonek lagundu nahi izan dute, eta 3D inprimaketaren munduko profesionalek eta zaleek ekimen bat jarri dute abian, etxetik babes ekipoak sortu, eta ondoren, osasun-zentroetara bidali.
SAN ISIDRO 2020·04·14
Gaur egun koronabirusak eraginda indarrean dagoen alarma egoera dela medio, maiatzaren 15ean egitekoa zen San Isidro jai eguna bertan behera uzteko erabakia hartu dute Goldeako elkartekideek.
KIROL INSTALAZIOAK 2020·04·10
Kiroldegia eta Zarkumendegiko futbol zelaia hobetze lanetan
Astigarragako Udalak 2020ko lehen hiruhilekoan hasi ditu herriko kirol instalazioak hobetzeko eta mantentzeko zenbait lan. Hobekuntza horien bidez, Udalaren asmoa kirola bizimodu osasuntsu gisa bultzatzea eta herritarren eskaerei erantzutea da.
ABERRI EGUNA 2020·04·09
Udal gobernuak Euskal Herria Batera ekimenarekin bat egin du
Astigarragako Udaleko udal gobernuak bat egiten du Euskal Herria Batera ekimenarekin eta adierazpenarekin eta astigartarrei gonbidapena egiten die ekimen horrekin bat egiteko.
MERKATARITZA, OSTALARITZA 2020·04·06
Udalak babesa eta esker ona adierazi nahi die herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduei.
PRAKTIKATU 2020·04·06
Praktikatu eta Bizi euskaraz, etxetik
"Praktikatu", AEKren zerbitzua da. 2005etik daramate hainbat gune soziolinguistikotan euskarazko harreman-sareak sortzen eta ekintza-planak sustatzen eta koordinatzen. Etxean gelditzeko agindua indarrean dagoenetik, Praktikatu zerbitzuko kide eta herrietako dinamizatzaileek plangintzak egokitu dituzte eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko lanean ari dira.