KZgunea 2020·05·16
Zuzeneko formakuntza-zerbitzu berria eskainiko du KZguneak
KZgunean herritarren prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi dute. Horregatik, formakuntza modalitate berri bat jarri dute abian: hezitzaileek eskeinitako zuzeneko pestakuntza, bideo-deien bidez eta talde txikietan.
SAN ISIDRO 2020 2020·05·15
Herriko baserritarrei omenaldi beroena eta esker ona adierazteko bideoa
Aurten San Isidro eguneko jaia ezin izango da herriko plazan ospatu. Hori dela eta, Udalak, Goldea elkartearekin lankidetzan, bideo bat egin du herriko baserritar guztiak omendu eta egiten duten lana txalotzeko asmoz.
SAN ISIDRO 2020 2020·05·14
Ezohiko omenaldia baserritarrei aurtengo San Isidro egunean
Maiatzaren 15ean urtero San Isidro eguna ospatzen da Astigarragan. Aurten bizi dugun alarma egoera dela eta, Goldeak ezin izan du ohiko festa antolatu. Hala ere, oso egun berezia denez, Udalak aipatutako elkartearekin eta Herri Eskolarekin elkarlanean, ez du aukera galdu nahi izan eta herriko baserritarrak omentzeko zenbait ekimen antolatu ditu.
AEK AURREMATRIKULA 2020·05·13
AEK-k 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula zenbait abantailekin zabaldu du
AEK-k 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula eskaintza batekin zabaldu du, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi duenarentzat. Eskaintza uztailaren 8ra arte egongo da indarrean.
HONDAKINAK 2020·05·11
Bihar berriro ekingo zaio tamaina handiko tresnak biltzeari
Martxoan eten zen COVID19aren ondorioz tamaina handiko etxeko tresnen bilketa. Bihartik hasita, astearteetan, berriro martxan egongo da zerbitzu hau.
GAITZESPEN ADIERAZPENA 2020·05·08
Angelun gertatutako hilketa gaitzesteko adierazpena
Astigarragako Udalak maiatzaren 6an Angelun (Lapurdi) izan den indarkeria sexista kasua gaitzesten du. Halaber, bat egiten du hilketa gaitzesteko gaurko Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitutako gaitzespen ekimenekin.
ASTIGARRAGAKO MERKATARIAK 2020·05·08
Astigarragako ostalaritza eta komertzio txikia prest berriz ere ateak zabaltzeko
COVID19aren ondorioz, herriko denda eta ostalari gehienek ateak itxi behar izan dituzte hainbat astez, eta berriro zabaltzeko unea iritsi da. Hori dela eta, Astiko elkarteak ekimen bat egin du Udalaren babesarekin: Astiko elkartea eta Astigarragako establezimenduek bideo bat sortu dute Astigartar guztiei esker ona adierazi eta beraien komertzioetara hurbildu daitezen animatzeko.
ALARMA-EGOERA 2020·05·07
Arauak zorrotz errespetatzeko deia egin du Udalak
Astigartarrek, orokorrean, egoki bete dituzte orain arte alarma-egoera honetan ezarritako arauak. Joan den asteburutik aurrera, ordea, jendea paseatzera eta kirola egitera ateratzeko baimena dela-eta, portaera desegoki batzuk izan dira: haurrak eta familiak talde handitan eta elkarrekin nahasian, herritar ugari ibili da kirola egiten taldean, bakarka ibili beharrean...
GARBIGUNEAK 2020·05·06
Urgentzia neurriak hartu behar izan dituzte garbiguneetan segurtasun neurriak bermatzeko
Maiatzaren 4an zabaldu ziren garbiguneak, baina aforoa kontrolatzeko arazoak direla eta, ezinbestekotzat jotzen diren hondakinak bakarrik eraman ahal izango dira eta asteburuan itxita egongo dira.