GUZTION AZOKA 2020·07·01
Gaur aurkeztu da bertako kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen kanpaina
Udalak Astiko merkatari, ostalari eta zerbitzu establezimenduen elkartearekin elkarlanean abiatutako kanpaina hau bihar jarriko da martxan eta abuztuaren 31ra arte iraungo du. Helburua da Astigarragako merkataritzari eta ostalaritzari covid-19ak eragindako alarma-egoerak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiten laguntzea.
GAZTE LEKUA 2020·06·29
Gaur hasi da udako programazioa Gaztelekuan
Gaurtik aurrera eta uztaila osoan zehar, Gaztelekuko udako ekintzetan izena eman dutenek jarduerak eta irteerak egingo dituzte.
IGERILEKUA 2020·06·26
Igerilekua uztailaren 1ean zabalduko da, aurretiazko hitzorduarekin
Asteazkenean Astigarragako igerilekua zabalduko da zenbait segurtasun neurri eta baldintzekin. Aforoa mugatua izango da, eta aurrez hitzordua eskatu beharko da lursailaren erreserba egiteko. Ekainaren 29tik aurrera eskatu ahal izango dira hitzorduak, udaleko webgunean dagoen aplikazioaren bidez.
LGTBI+ Harrotasunaren Eguna 2020·06·25
LGTBI+ Harrotasunaren eguna, ekainak 28
Igandean, LGTBI+ Harrotasunaren eguna ospatuko eta aldarrikatuko da. Horrekin bat egiteko, batetik, Astigarragako Udaleko EH Bildu, EAJ/PNV eta PSE-EEko udaltaldeek adierazpen bat onartu dute, aho batez. Bestetik, zenbait ekimen antolatuko dira herrian: Udaletxeko fatxadan LGTBI+ bandera jarriko da; Foru plazan “Pride” filma eskainiko da eta Gaztelekuko nerabeek LGTBI+ banderaren koloreekin Txomiñenea pilotalekuan margotuta dauden eskailerak errepasatu eta beste aldeko eskailerak margotuko dituzte.
HAUR PARKEAK 2020·06·24
Astigarragako Udalak haur parkeak zabaldu ditu, baina prebentzio neurri zehatzak bete behar dira hauek erabiltzeko.
KZgunea 2020·06·24
Uztailean ere KZguneak zuzeneko hitzaldiak eskainiko ditu youtube bidez
Hitzaldiak Youtubeko KZguneaTIC kanalean eskainiko dira, eta ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea.
POSTA BIDEZKO BOTOA 2020·06·23
Posta bidezko botoa emateko epea uztailaren 10ean bukatuko da
Uztailaren 12an hauteskundeak egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Postaz bozkatu nahi duten pertsonek uztailaren 10era arte egin ahal izango dute Posta-Bulegoetan. Aurrez eskaria egin beharko dute, uztailaren 2ra arte izango dute epea.
ARGAZKI SAIOAK 2020·06·20
Emakumeon* plazako muralerako argazki saioak amaitu dira
Amaitu dira Emakumeon* Plazako murala osatzeko egin diren argazki saioak. Partaidetza ikaragarria izan da, guztira 140 partaide egon dira egindako 14 saioetan. Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkie parte hartu duten emakume* guztiei.
SAN JUAN SUA 2020·06·19
2020ko San Juan sua bertan behera
San Juan bezperako sua eta ohiko ekitaldiak bertan behera utzi behar izan ditu Udalak, Covid-19aren egoeraren ondorioz.