BETERRI-BURUNTZA 2020·07·15
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udal-korporazioetako ordezkariak Hernanin batzartu ziren astelehenean eta eskualde mailako Batzar Nagusian Mankomunitateko estatutuen lehenbiziko onarpenari bide eman zioten.
ANDRE GOBADARIEN PARKEA 2020·07·13
Andre Gobadarien parkeko landare inbaditzaileak auzolanean kenduko dira
Auzolana uztailaren 15ean arratsaldez egingo da Haritzaldi Naturzaleak Elkartearen laguntzarekin. Plaza mugatuak izango dira, beraz, parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du.
AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2020·07·13
Aurrekontu partehartzaileen azken txanpa. Galdeketa egingo da uztailaren 13tik 21era.
215 proposamen aurkeztu dira guztira eta aztertu, sailkatu eta baloratu ondoren, 21 proposamen pasa dira galdeketara.
KIROLDEGIA 2020·07·11
Kiroldegiko zerbitzuetan zenbait aldaketa egongo dira gaurtik aurrera
Ekainaren 8an kiroldegiko ziklo eta fitness gelak zabaldu ziren. Gaurtik aurrera zerbitzu horietan zenbait aldaketa egongo dira: ziklo gelan saio birtualak eskainiko dira eta fitness gelako edukiera %60ra igoko da.
ERRIBERA KULTURGUNEA 2020·07·10
Erribera kulturgunearen logorako Noelia Lozanoren proposamena aukeratu du Udalak
Erribera Kulturgunearen logoa aukeratzeko bidean 13 proposamen jaso ditu Udalak. Aztertu ondoren, Noelia Lozanoren proposamena aukeratu dugu. Irudiak eraikinari ematen dio protagonismoa, Erriberaren eta ibaiaren kolore urdinez.
MERKATARITZA 2020·07·08
Lokalak eskura beren negozioa jarri nahi dutenentzat: informazioa, dirulaguntzak...
“Guztion Astigarraga” merkataritza berraktibatzeko programa garatzen jarraitzen du Astigarragako Udalak. Aurten, erdigunean kokatzen diren lokal hutsen poltsa publikoa sortu dugu. Informazio guztia, dirulaguntzak eta abar, dena interneten, beren negozioa hor kokatzeko interesa duten ekintzaileentzat.
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK 2020·07·08
Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako jarraibideak
Igandean hauteskundeak egingo dira EAEn. Astigarragako Udalak, osasun-arloko salbuespen-egoera honetan, COVID 19ren transmisioa saihesteko ezarriko diren antolaketa-neurriak eta herritarrentzat zenbait gomendio plazaratu nahi ditu.
IGERILEKUA 2020·07·04
Igerilekuaren funtzionamendu-neurriak zorroztu dira
Igerilekua uztailaren 1ean zabaldu zen zenbait segurtasun eta funtzionamendu neurriekin. Lurzati familiarrak bizikidetza unitatekoak diren pertsonek soilik erabili ditzazkete, baina erabiltzaile asko ez direnez arau hau betetzen ari gogortu egin da. Beraz, familia lurzati bat erreserbatzen dutenek familia liburua edo bizikidetza ziurtagiria aurkeztu behar dute.
ASTIGARRAGA ERASO MATXISTEN AURKA 2020·07·03
"Astigarraga eraso matxisten aurka" seinalea berriro margotu dute
Oiartzungo bidean dagoen "Astigarraga eraso matxisten aurka" seinalean beste margoketa bat azaldu zen ekainaren 27an. Hori dela eta, Udalak gaitzespen adierazpena onartu du aho batez Bozeramaile Batzordean, eta aurreko aldian gertatu zen bezala, herriko hainbat elkarte (Gure Izarra, Goldea, Astigarraga 2020 aldizkaria, Harituz, Aztifemiak, Honek eta AEK euskaltegia) atxikitu zaizkio adierazpenari. Bestetik, Aztifemiak elkarteak eraso hau salatzeko gaur 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan, elkarretaratzea egiteko deia egin du. Udalak deialdi honekin bat egiten du.