OSOKO BILKURA-TOKIKO GOBERNU BATZORDEA 2022·05·04
Maiatzaren 3an ospatu zituen Astigarragako Udalak Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea
Landutako gaien artean, besteak beste, kiroldegiko tasen aldaketa, Bidebitarte asfaltatzeko lanak edota kirola, kultura, euskara eta jaien arloko dirulaguntzak onartu ziren.
KULTUR AGENDA 2022·05·03
Paperezko Kultur Agenda etxean jaso nahi dutenek izena eman behar dute
Astigarragako Agenda Kulturala etxe guztietara azkeneko aldiz hilabete honetan banatu da. Ekainetik aurrera etxean paperean jaso nahi duten herritarrek inprimaki bat bete beharko dute Erriberan edo online Udalaren webgunean.
OPOR GIROAN 2022·05·03
Haur eta nerabeei zuzendutako udalekuen eskaintza zabala izango da udan
Aurtengo udaran ere herriko haur eta nerabeek aukera oparoa izango dute: udaleku irekiak, kirol udalekuak, musika udalekuak edota ikastaroak eskainiko dira Astigarragan, besteak beste. Herritarrek informazioa aste honetan jasoko dute etxean.
KULTUR ETXE ZAHARRA 2022·05·02
Kultur Etxe Zaharra eraikinaren etorkizuna definitzeko partehartze prozesua
Astigarragako Udalak Kultur Etxe Zaharraren etorkizuna definitu nahi du. Horretarako, herritarren eta gizarte-eragileen iritzia jaso nahi du datozen hilabeteotan egingo diren galdetegia eta saio irekien bidez.
TRAFIKOA 2022·04·29
Aldizkako trafiko-mozketak egingo dira larunbat arratsaldean
Apirilaren 30ean, larunbata, 15:00etatik 18:00etara "Astigarragako V. Txirrindagan Saria" lasterketa pasako da herritik eta zenbait momentutan trafikoa etengo da.
KRESALA DANTZA TALDEA 2022·04·29
Kresala dantza taldeak eta Astigarragako Udalak “Amoria & Dolore. Elkanoren lehen mundu bira” ikuskizunaren aurkezpena egin dute. Maiatzaren 7an izango da, Erribera kulturgunean.
WIFI4EU 2022·04·26
Udalak doako wifi sarea jarri du martxan herriko hiru guneetan. Horrela, Astigarragan interneten nabigatzea denon eskura egongo da, modu errazean eta doan.
HONDAKINAK 2022·04·11
Etxebizitza bakoitzak urtean 185 poltsa (5 poltsa zorro) hartu ahal izango ditu.
UHOLDEAK 2022·04·13
Hitzarmena egin du Astigarragako Udalak URA agentziarekin, Ergobian uholdeen aurkako obrak egiteko
Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 12ko bilkuran onartu du hitzarmena. Horrez gain, Norberto Almandoz musika eskolarentzako 2022ko dirulaguntza eta Gaztelekuko zerbitzua kontratatzeko pleguak onartu ditu.