Albisteak

Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak

KORONABIRUSA 2020·11·06

Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak

Azaroaren 6ko Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak prebentzio neurri berriak ezarri ditu birusaren transmisioa eteteko asmoz. Neurri horien helburua da mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzea. Neurri horiek indarrean egongo dira azaroaren 7tik aurrera, gutxienez 15 egunez.

Babes publikoko 15 etxebizitza eta babes publiko tasatuko 18 etxebizitza esleitzeko prozesua hastera doa.

ETXEBIZITZA PUBLIKOAK 2020·11·05

Babes publikoko 15 etxebizitza eta babes publiko tasatuko 18 etxebizitza esleitzeko prozesua hastera doa.

Etxebizitza horiek 2022ko urte hasieran entregatuko dira, baina laster hasiko da eskabideak egiteko prozesua. Lehentasuna izango dute Astigarragan erroldatutako pertsonek.

Eman izena Euskaraldian

EUSKARALDIA 2020·11·04

Eman izena Euskaraldian

Gutxi falta da azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte euskararen erabilera areagotzeko asmoz egingo dugun ariketa sozialerako eta astigartarrak animatu nahi ditugu izena ematera.

Kiroldegiak zenbait egokitzapen egin ditu Eusko Jaurlaritzako jarraibideak kontuan hartuz

KIROLDEGIA 2020·11·03

Kiroldegiak zenbait egokitzapen egin ditu Eusko Jaurlaritzako jarraibideak kontuan hartuz

Kiroldegian zenbait moldaketa egin dira azken egun hauetan. Alde batetik, ikastaroei berrekin zaie moldaketa batzuekin. Bestetik, fitness gelako musukoaren erabilera egokitu da. Azkenik, ziklo birtuala martxan jarri da berriro.

KZgunea: Azaroko hitzaldiak eta zenbait zerbitzu abian dira

KZgunea 2020·11·02

KZgunea: Azaroko hitzaldiak eta zenbait zerbitzu abian dira

KZguneak azaroan ere eskainiko ditu zuzeneko hitzaldiak, 30 minutuko formatu berrian. Bestetik, KZguneko zerbitzuak jasotzeko hitzordua eskatu behar da 945 062 555 telefonoan.

Emakumeen Etxeko partehartze prozesuaren 3. saioa egingo da ostegunean, online

EMAKUMEEN ETXEA 2020·11·02

Emakumeen Etxeko partehartze prozesuaren 3. saioa egingo da ostegunean, online

Aurreko bi saioetan beste herri batzuetako ereduak ezagutu eta Astigarragako etxeak izango duen xedea eta bertan eskainiko dena landu ondoren, hirugarren eta azken saio honetan, espazioa, funtzionamendua eta kudeaketa landuko da. Osasun egoera dela eta, saio hau ere online egingo da.

Ikasteko gela zabalik dago Erribera Kulturgunean

ERRIBERA KULTURGUNEA 2020·10·30

Ikasteko gela zabalik dago Erribera Kulturgunean

Erribera Kulturgunean kokatuta dagoen kasteko gela erabilgarri dago. Eskaerak Erriberako harreran egin behar dira.

Atzo, urriak 29, egin zen Aiotzategi kaleko 7 etxebizitza alokairu sozialean emateko zozketa

ALOKAIRU SOZIALA 2020·10·30

Atzo, urriak 29, egin zen Aiotzategi kaleko 7 etxebizitza alokairu sozialean emateko zozketa

Azken izapideak egin ondoren, etxebizitza egokitu zaien pertsonek laster jasoko dituzte etxebizitza horiek alokairuan

Kontxa Etxeberria fundazioko patronatuak erabaki du fundazioa desegitea eta fundazioaren ondasunak Udalari lagatzea, baldintza batzuekin

FUNDAZIOA 2020·10·29

Kontxa Etxeberria fundazioko patronatuak erabaki du fundazioa desegitea eta fundazioaren ondasunak Udalari lagatzea, baldintza batzuekin

Kontxa Etxeberria Fundazioaren Patronatuak, urriaren 16an egin zuen bileran erabaki zuen fundazioa desegitea eta bere ondasunak Astigarragako Udalari lagatzea, hainbat baldintza jarriz. Era berean, Osoko Bilkurak, urriaren 27ko bilkuran, erabaki du dohaintza onartzea eta baldintza horiek onartzea.

Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak

KORONABIRUSA 2020·10·29

Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak

Eusko Jaurlaritzak (urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren bidez) prebentzio neurri berriak ezarri ditu, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko.