MOZIOA 2020·10·26
Mundubat elkartearekin bat eginez, COVID-19agatik sortutako osasun-krisiari aurre egiteko gobernu-neurrien esparruan, Kolonbiako, Guatemalako, Honduraseko eta El Salvadorreko herrialdeetan giza eskubideak urratzen direla salatzeko mozioa onartu zuen Astigarragako Udalak pasa den irailaren 29ko Osoko Bilkuran.
PREBENTZIO-NEURRIAK 2020·10·23
Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak
Irailean eta urrian nabarmen egin du gora koronabirusarekin gaixotutako pertsonen kopuruak Astigarragan: irailean 30 eta urrian (gaur arte) 74. Une honetan 100.000 biztanleko kutsatuen tasa oso altua du Astigarragak (kutsatze komunitarioaren egoeran gaude). Hori dela eta, bai Eusko Jaurlaritzak eta baita Astigarragako Udalak ere, zenbait neurri ezarri dituzte.
EMAKUMEEN ETXEA 2020·10·22
Emakumeen Etxea diseinatzeko gaurko lan-saioa ONLINE egingo da
Osasun egoera dela eta, Astigarragako Emakumeen Etxearen inguruko bilera digitala Zoom bitartez egingo da gaur, urriak 22, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
EUSKARALDIA 2020·10·22
Hilabete eskas falta da Euskaraldirako
Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Guztira, 25.000 arigune identifikatu dira 6.000 enpresa, elkarte, denda, taberna, kirol talde, bulego eta abarretan. Orain norbanakoen izen-ematea dago zabalik.
ZAINTZA JARDUNALDIAK 2020·10·21
Beterri-Buruntzako eskualdean sortu den ikerlan hau, eskualdeko Udalekin lankidetzan egin dena, Beterri-Buruntzaldeako zaintzaileen egoeraren eta dauden baliabideen gaineko diagnostikoa da. Ikerketari buruzko azalpenak emateko eta zaintzaren egoerari buruz hitz egiteko urriaren 23 eta 24an egitekoak ziren jardunaldiak atzeratu dira eskualdeko osasun egoera dela eta.
2020·10·18
Bilera irekia: Autobus zerbitzuaren egoera
Urriaren 5ean bilera irekia egin zen herritarrekin autobus zerbitzuaren gaiaz hitz egiteko. Foru Aldundiarekin irailaren 17an egin zuen bileraren berri eman zuen Udalak.
MOZIOA 2020·10·17
Urriak 17: Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna
Astigarragako Udalak, irailaren 29ko Osoko Bilkuran, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta, mozio bat onartu zuen.
COVID-19 2020·10·16
Covid19 kasu positiboek nabarmen egin dute gora Astigarragan eta semaforo gorria piztu da
Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko Astigarragako positibo tasa 631 da (500dik gora semaforo gorria da). Egoera, beraz, kezkatzekoa da. Egoera kontuan hartuta, Udalak, asteburuan aurreikusita zeuden jarduerak atzeratzea erabaki du.
AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2020·10·16
2021eko Aurrekontu partehartzaileetako prozesuari ekin dio Udalak
Atzo izan zen lehen saioa Perurena auzoan. Aurten covid-19aren ondorioz, saioak egiteko formatua moldatu egin da, ez dira ohiko bilera irekiak izango, partehartze-puntuak jarriko dira leku irekietan. Horrek, distantziak mantentzea eta pilaketak ekiditea ahalbidetuko du.