DIRULAGUNTZAK 2020·10·14
Hezkuntza arloko bi dirulaguntza eskatzeko epea zabalik da
Hezkuntza arloko bi dirulaguntza eskatzeko epea zabalik dago: Haur Eskolako erabiltzaileentzako dirulaguntza eta DBH-ko eta HHI-EPA-ko ikasleentzat garraio-laguntza. Eskaerak urriaren 30erako aurkeztu behar dira.
EUSKARALDIA 2020·10·14
Euskaraldiko Herri Batzordearen bilera irekia, bihar
Hilabete eta erdi barru burutuko dugun Euskaraldia prestatzeko asmoz, Herri Batzordearen batzar irekia deitu da urriaren 15erako 18.30etik 19.30era bitartean, Erribera Kulturgune berriko sotoan. Parte hartzeko prest leudekeen astigartar guztiei irekia izango da bilera, ongi etorria izango baita jaso litekeen ekarpen oro.
ERRIBERA KULTURGUNEA 2020·10·13
Hasi da 2020-21 ikasturtea Erribera Kulturgunean
Irailaren 12an Erribera Kulturguneak inaugurazio ekitaldi batekin zabaldu zituen ateak, behean ikusi daiteke egun horretako laburpen bideoa. Urriarekin batera, Kulturguneak hartu du eguneroko martxa.
ASTIGARRAGA ALDIZKARIA 2020·10·12
Astigarraga Aldizkariak bere webgunea zabaldu du
Herri mugimenduari eta herritar askoren ekarpenei esker eta Astigar elkartearen jardunaren baitan, aspalditik zabaltzen da Astigarraga aldizkaria. Horren lekuko dira azken berrogei urteetan jasotako idatzizko ondare historiko eta kulturalaren emaitzak. Eta horiek guztiak herriari euskarri digitalean erakusteko eta eskaintzeko helburuz sortu berri da aldizkariaren webgunea.
GIMNASIA 65+ 2020·10·09
Gimnasia 65+ martxan egongo da urriaren 20tik aurrera
Covid-19a dela eta adineko pertsonen jarduerak geldik egon dira martxotik. Aste honetan ttipi-ttapa programa abian jarri da, eta urriaren 20an, kiroldegiko gimnasia 65+ abiatuko da. Hau ere, egun dugun osasun egoerara egokituta. Izen-emateak urriaren 13tik 16ra, kiroldegian.
ARGAZKI LEHIAKETA 2020·10·08
Ura da 2021.urteko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketaren gaia
Ura izango da aurtengo argazki lehiaketaren gaia, herritarrek urarekin lotura duten argazkiak aurkeztu ditzazkete urriaren 30era arte Erribera kulturgunean edo astigarraga.kultura@gmail.com helbidean.
HAZILAN 2020·10·08
Hazilan programan izena emateko epea zabalik dago
Beterri-Buruntza Udalak aurrera eramaten ari diren programa da Hazilan. 20-44 urte bitarteko gazte kualifikatuei zuzentzen zaien programa da eta laneratzen laguntzea helburu duena. Urriaren 22an izango da ekimenaren hasiera data.
MORIAKO ERREFUXIATUAK 2020·10·07
Astigarragako Udalak elkartasuna adierazten die Moriako errefuxiatuei
Irailaren 29an Astigarragako Udalak Moriako errefuxiatuen aldeko adierazpen instituzionala onartu zuen Osoko Bilkuran. Bestetik, Zaporeakek antolatutako janari bilketarekin bat egin duen eta irailaren 25etik urriaren 2ra egin zen bilketa herrian. Urriaren 3an, bilketari amaiera ona emateko, argazki-erakusketa bat eta arropa saltzeko postu bat jarri ziren Joseba Barandiaran plazan. Bertan, errefuxiatuen errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera izan genuen Arantxa Preciado Valle,Zaporeak elkarteko boluntario, baten eskutik.
GAZTE INFORMAZIOA 2020·10·06
Astigarragako Gazte Informazio zerbitzuko bideoa
Astigarragako gazteek intereseko informazioa eskatu dezkete: deialdiak, albisteak, agenda, lehiaketak, deskontuak, etab. gazte informazio gunean. Urriaren erdialdean Erribera Kulturgunean egongo da kokatuta, bitartean gazteek informazioa sareen bitartez jaso dezakete.