TOKIKO GOBERNU BATZORDEA-OSOKO BILKURA 2020·11·25
Azaroaren 24ko Tokiko Gobernu Batzordea eta Osoko Bilkura: Erabakiak
Hona hemen azaroaren 24an Tokiko Gobernu Batzarrak eta Osoko Bilkurak hartutako erabaki esanguratsuenak:
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA 2020·11·25
Azaroak 25: Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
Astigarragako Udalak Adierazpen instituzionala onartu du Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, eta herritarrei dei egiten die gaur egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.
ASTIGARRAGA ERASO MATXISTEN AURKA 2020·11·24
"Astigarraga eraso matxisten aurka" seinalea 3. aldiz margotu dute
Donostia Ibilbidearen hasieran dagoen "Astigarraga eraso matxisten aurka" seinalean beste margoketa bat azaldu da azaroaren 23an. Hori dela eta, Udalak gaitzespen adierazpena onartu du aho batez Bozeramaile Batzordean.
EUSKARALDIA 2020·11·24
Astigarragan euskaraldia martxan da eta horren erakusle dira herrian burutzen ari diren jarduerak, horma-irudiaren margoketa, esaterako. Dagoeneko zortziehun astigartarrek baino gehiagok eman dute izena euskaraldian, eta gaur itxiko da izena emateko epea.
EXODO 2020·11·24
“Exodo, Hondakinak aterpe” erakusketa Erriberan
Erribera Kulturgunean “Exodo, hondakinak aterpe” argazki erakusketa inauguratu da eta abenduaren 4ra arte egongo da ikusgai. Argazki erakusketarekin batera dokumentala ere proiektatuko da.
HONDAKINEN PREBENTZIOA 2020·11·23
Hondakinen prebentziorako astea: azaroaren 24tik abenduaren 1era
Aurten ere, Europako Hondakinen Prebentzioaren Asteak(European Week for Waste Reduction) dei egiten die Europako erakunde guztiei ingurumenaren alde egiteko.Astigarragako Udalak bat egin du ekimenarekin eta ildo horretan bi kanpaina antolatu ditu. Batetik, herritarrei zuzenduriko kanpaina, eta bestetik, Astigarragako Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutakoa.
HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2020·11·20
Azaroak 20: Haur eta Nerabeen eskubideen Nazioarteko Eguna
Haur eta Nerabeen eskubideen Nazioarteko Eguna da gaur. Astigarragako Gaztelekuak aldarrikapen bat prestatu du. Herriko zeinbait elkartek eta Udalak aldarrikapenarekin bat egin dugu: Xaguxar Aisialdi taldea, Mundarro K.E, Arantzazuko Ama ikastola, Norberto Almandoz Musika Eskola eta Astigarragako Udala.
EUSKARALDIA 2020·11·19
Herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea helburu duen Euskaraldia bihar hasiko da, azaroaren 20an, eta abenduaren 4ra arte luzatuko da. Astigarragan zenbait ekitaldi antolatu dira euskaraldiak irauten duen bitartean.
EGUTEGIA 2021 2020·11·18
2021eko Astigarragako Udal Egutegia: Argazki Sarituak
Aurtengo gaia Ura izan da. Jasotako argazkietatik 13 argazki irabazle aukeratu ditu epaimahaiak (hilabete bakoitzeko bana eta bestea portadarako). Azpian dagoen bideoan Nagore Legarreta argazkilariak aukeraketan erabili diren irizpideak azaldu eta argazkiak erakutsiko ditu.