HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2020·11·20
Azaroak 20: Haur eta Nerabeen eskubideen Nazioarteko Eguna
Haur eta Nerabeen eskubideen Nazioarteko Eguna da gaur. Astigarragako Gaztelekuak aldarrikapen bat prestatu du. Herriko zeinbait elkartek eta Udalak aldarrikapenarekin bat egin dugu: Xaguxar Aisialdi taldea, Mundarro K.E, Arantzazuko Ama ikastola, Norberto Almandoz Musika Eskola eta Astigarragako Udala.
EUSKARALDIA 2020·11·19
Herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea helburu duen Euskaraldia bihar hasiko da, azaroaren 20an, eta abenduaren 4ra arte luzatuko da. Astigarragan zenbait ekitaldi antolatu dira euskaraldiak irauten duen bitartean.
EGUTEGIA 2021 2020·11·18
2021eko Astigarragako Udal Egutegia: Argazki Sarituak
Aurtengo gaia Ura izan da. Jasotako argazkietatik 13 argazki irabazle aukeratu ditu epaimahaiak (hilabete bakoitzeko bana eta bestea portadarako). Azpian dagoen bideoan Nagore Legarreta argazkilariak aukeraketan erabili diren irizpideak azaldu eta argazkiak erakutsiko ditu.
DIRULAGUNTZAK 2020·11·11
Berdintasun eta Kirol arloetan dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da
Berdintasun arloan eta Kirol arloan 2020.urtean egingo diren egitasmoak eta jarduerak aurrera eramateko dirulaguntzak eskatu daitezke azaroaren 30era arte.
2020·11·10
Azaroak 10: Memoria Historikoaren Nazioarteko Eguna
Osasun egoera dela eta, ez da Memoriaren Eguneko ekitaldirik egingo aurten, baina Udalak gogora ekarri nahi ditu Estatu Indarkeria jasan zuten lau astigartarrak eta haien senideei elkartasuna adierazi, ezin baita etorkizunik eraiki iragana ezagutu eta erreparaziorik egin gabe.
KORONABIRUSA 2020·11·06
Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak
Azaroaren 6ko Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak prebentzio neurri berriak ezarri ditu birusaren transmisioa eteteko asmoz. Neurri horien helburua da mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzea. Neurri horiek indarrean egongo dira azaroaren 7tik aurrera, gutxienez 15 egunez.
ETXEBIZITZA PUBLIKOAK 2020·11·05
Etxebizitza horiek 2022ko urte hasieran entregatuko dira, baina laster hasiko da eskabideak egiteko prozesua. Lehentasuna izango dute Astigarragan erroldatutako pertsonek.
EUSKARALDIA 2020·11·04
Gutxi falta da azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte euskararen erabilera areagotzeko asmoz egingo dugun ariketa sozialerako eta astigartarrak animatu nahi ditugu izena ematera.
KIROLDEGIA 2020·11·03
Kiroldegiak zenbait egokitzapen egin ditu Eusko Jaurlaritzako jarraibideak kontuan hartuz
Kiroldegian zenbait moldaketa egin dira azken egun hauetan. Alde batetik, ikastaroei berrekin zaie moldaketa batzuekin. Bestetik, fitness gelako musukoaren erabilera egokitu da. Azkenik, ziklo birtuala martxan jarri da berriro.