LAN-ESKAINTZAK 2020·11·27
Bi administrariren lanpostuak betetzeko oposizio lehiaketaren deialdia eta oinarriak laster argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean. Lan anitzetarako operarioen lan-eskaintza, berriz, Lanbiden argiraratuta dago.
OSTALARITZA 2020·11·27
Astigarragako Udala azaroaren 20an bildu zen herriko ostalariekin. Bilkura horren helburua ostalariek itxieraren ondorioz bizi duten egoera ezagutzea da eta Udalak eskainiko dituen laguntzen berri ematea izan da.
AURREKONTUAK 2021 2020·11·26
2020ko azaroaren 24ko Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman dio Udalak 2021eko aurrekontu bateratuari. Aurrekontua guztira 9.516.363,79 eurokoa da eta bere barnean hartzen ditu udalaren aurrekontua, Astigarraga lantzenen aurrekontua eta Sagardunen aurrekontua.
ETXEBIZITZA PUBLIKOAK 2020·11·19
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira oinarriak. Eskabideak aurkezteko epea 15 egunekoa da: etxebizitza tasatuen kasuan abenduaren 4an amaituko da epea eta babes ofizialeko etxebizitzen kasuan abenduaren 9an.
TOKIKO GOBERNU BATZORDEA-OSOKO BILKURA 2020·11·25
Azaroaren 24ko Tokiko Gobernu Batzordea eta Osoko Bilkura: Erabakiak
Hona hemen azaroaren 24an Tokiko Gobernu Batzarrak eta Osoko Bilkurak hartutako erabaki esanguratsuenak:
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA 2020·11·25
Azaroak 25: Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
Astigarragako Udalak Adierazpen instituzionala onartu du Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, eta herritarrei dei egiten die gaur egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.
ASTIGARRAGA ERASO MATXISTEN AURKA 2020·11·24
"Astigarraga eraso matxisten aurka" seinalea 3. aldiz margotu dute
Donostia Ibilbidearen hasieran dagoen "Astigarraga eraso matxisten aurka" seinalean beste margoketa bat azaldu da azaroaren 23an. Hori dela eta, Udalak gaitzespen adierazpena onartu du aho batez Bozeramaile Batzordean.
EUSKARALDIA 2020·11·24
Astigarragan euskaraldia martxan da eta horren erakusle dira herrian burutzen ari diren jarduerak, horma-irudiaren margoketa, esaterako. Dagoeneko zortziehun astigartarrek baino gehiagok eman dute izena euskaraldian, eta gaur itxiko da izena emateko epea.
EXODO 2020·11·24
“Exodo, Hondakinak aterpe” erakusketa Erriberan
Erribera Kulturgunean “Exodo, hondakinak aterpe” argazki erakusketa inauguratu da eta abenduaren 4ra arte egongo da ikusgai. Argazki erakusketarekin batera dokumentala ere proiektatuko da.