HITZARMENAK 2020·12·11
Astigarragako Udalak eta Astigarragako Parrokiak bi hitzarmen sinatuko dituzte helburu sozialekin
Hitzarmen bat apaiz-etxeko etxebizitzak gizarte zerbitzuek kudeatutako alokairu sozialetarako erabiltzeko, eta bestea, elikagaien banaketa elkarrekin kudeatzeko.
PREBENTZIO-NEURRIAK 2020·12·11
Neurri horiek indarrean egongo dira abenduaren 12tik urtarrilaren 11ra.
EMAKUMEON PLAZA 2020·12·09
Emakumeon Plaza berria inauguratuko da abenduaren 13an
Emakumeon Plaza berritua eta bertan kokatu den murala inauguratuko dira abenduaren 13an, 12.00etan, Astigarragan. Muralean 4,5 metro x 2,70 metroko irudi konposaketa ikus daiteke, kristalean serigrafiatuta.
EUSKARALDIA 2020·12·09
Argazki erraldoi batekin eman zitzaion itxiera Euskaraldiari
Joan den ostiralean itxi zen aurtengo euskaraldia. Edizio honetan 857 astigartarrek hartu dute parte eta amaiera Foru Plazan egin zen ekitaldi eta argazki erraldoi batekin.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2020·12·03
Gaur ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskararen egunaren harira, Udalak adierazpena onartu du. Gaur euskararen erabilera aldarrikatzeko eguna da, eta euskarak gure bizitzan duen garrantzia azpimarratzeko eguna. Ospatzeko eguna ere badenez, 19:00etan, Erriberan, Gorria izeneko ikuskizuna eskainiko da.
EUSKARALDIA 2020·12·02
Euskaraldiaren itxiera ekitaldia, ostiralean
Euskararen Egunaren biharamunean bukatuko da Euskaraldia aurten, abenduaren 4an, eta Astigarragako Foru enparantzan argazki erraldoia egiteko deia luzatu da.
EMAKUMEON PLAZA 2020·12·02
Emakumeon plazaren sorkuntza prozesua erakusten duen bideoa
Emakumeon plaza diseinatzeko prozesua 2018an hasi zen partaidetza prozesu batekin. Ondoren, 2019an, obrak egiten hasi ziren. 2020an, aldiz, murala osatzeko herriko emakumeekin argazki saioak egin dira. Eta, abenduaren 13an plaza inauguratuko da. Behean ikus daiteke making of bideoa (prozesua erakusten duen bideoa).
LIBURUTEGIA 2020·11·30
Liburutegia abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra itxita egongo da, altzari berriak jartzeko
Liburutegia hilabetez itxita egongo da, abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra. Beraz, erabiltzaileek abenduaren 4a izango dute zerbitzua erabili eta liburuak maileguan hartzeko azken eguna.
EMAKUMEON PLAZA 2020·11·30
Emakumeon plazako muraleko argazki saioen proiekzioa, abenduaren 10ean
Emakumeon plaza abenduaren 13an, 12:00etan, inauguratuko da. Aurrez, abenduaren 10ean, Muraleko argazki saioetan parte hartu zuten emakumeentzat proiekzioa egingo da. Proiekzioan egoteko gonbidapenak abenduan 3tik 9ra jaso daitezke Erriberan.