ETXEBIZITZA TASATUAK 2021·01·27
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira oinarriak. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 26an amaituko da.
SAHARA 2021·01·26
“Sahara, 40 urteko exilioa” erakusketa eta “Haizearen egia” dokumentala Erriberan
Erakusketa urtarrilaren 26tik otsailaren 12ra egongo da ikusgai Erriberan 9:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitartean. “Haizearen egia” film laburra ere proiektatuko da urtarrilaren 26tik 29ra, egunero 20:00etan. Ostiralean gainera, emanaldiaren ostean, filmaren ekoizpen prozesuaz eta Saharan bizi duten egoeraz aritzeko mahai-inguru bat egingo da.
GUZTION AZOKA 2021·01·25
Guztion Azoka kanpainaren azken asteak
Tokiko kontsumoa sutatzeko kanpainaren azken txanpan sartzen ari gara, ia 2.000 bono saldu dira dagoeneko, baina oraindik ere badago deskontu-bonu gehiagao erosteko aukera.
GALTZAUR ELKARTEA 2021·01·22
Galtzaur jubilatu elkarteko bazkideek egin zuten pasa den asteazkenean hausnarketa jardunaldia
Bi ordu t´erdi iraun zituen saioak. Bertan, hausnartzeko eta ikuspuntuak partekatzeko aukera egon zen. Jardunaldian inkestaren emaitzak zeintzuk izan ziren adierazteaz gain, adineko pertsonak taldeka batu ziren eta Inkestaren emaitzak aberasteko dinamikak egin zituzten.
INDARKERIA MATXISTA 2021·01·22
Udalak bat egiten du Aintzane Pujanaren erailketa matxista salatzeko deitu diren mobilizazioekin
Aintzane Pujana urtarrilaren hasieran erail zuten. Erailketa matxista hori gaitzesteko Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak gaurko deitutako mobilizazioekin bat egin du Astigarragako Udalak.
ENPLEGUA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK 2021·01·19
Eskualdeko pertsona langabetuak kontratatzeagatik dirulaguntzak Beterri-Burutzako Udalok
Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzei Laguntzeko deialdiaren baitan eskualdeko enpresei zuzendutako dirulaguntzak emango dituzte Beterri-Buruntza eskualdeko Udalek, horien artean Astigarragako Udala. Deialdian aurreikusitako dirulaguntzak 168.000 €-koak izango dira.
GUZTION GABONAK 2021·01·18
Beste 50 saski zozketatu ditu Astiko elkarteak ‘Guztion Gabonak’ kanpaina borobiltzeko
Dagoeneko amaitu da "Guztion Gabonak" kanpaina. Abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra 15.000tik gora ‘harraskatu eta irabazi’ txartela banatu dira. Horiei esker, ehun saski inguru banatu dituzte Astigarragako establezimenduek.
GALTZAUR ELKARTEA 2021·01·18
Galtzaur Jubilatuen elkartearen hausnarketa-jardunaldia egingo da urtarrilaren 20an, Erriberan
2020ko otsailetik, Astigarragako Udala, Bat, Bi ta Hiru gizarte-berrikuntzako aholkularitzarekin eta Galtzaur elkarteko Zuzendaritza Batzordearekin batera, Astigarragako jubilatuen eta Pentsiodunen Udal Zentroaren (Galtzaur) inguruko gogoeta prozesu bat burutzen ari da.
ADINEKO PERTSONAK 2021·01·15
Ttipi-ttapa eta adineko pertsonen gimnasia ikastaroa hurrengo astean jarriko dira martxan
Adinekoen gimnasia ikastaroa urtarrilaren 19an jarriko da martxan eta ttipi-ttapa jarduera 20an. Kiroldegian eman behar da izena parte hartzeko.