Albisteak

Santa Ana Eguneko toparen bideoa

45.SANTA ANA EGUNA 2020·07·26

Santa Ana Eguneko toparen bideoa

Aurten, bizi dugun osasun-egoeraren ondorioz, ez da Santa Ana Eguneko urteroko sagardo dastaketa ospatuko Foru Plazan. Baina herriko eragileek (sagardotegiak, Goldea elkartea, Astiko elkartea, Harituz elkartea, Xaguxar aisialdi taldea, Aurrera Mutilak taldea, eta Astigar E.O.E ) topa egin dute bideo batean Euskal Herriko Sagardo Egunik zaharrena denari omenaldi xume bat egiteko asmoz.

Eragiyok abesbatzak, Txirriskla txistularien elkartearekin eta Simon eta Aritz Goikoetxea txalapartariekin batera eskainitako emanaldia

ONLINE KONTZERTUA 2020·07·24

Eragiyok abesbatzak, Txirriskla txistularien elkartearekin eta Simon eta Aritz Goikoetxea txalapartariekin batera eskainitako emanaldia

Astigarragako Udalak asteburuan antolatu duen kultura programazioaren barruan online kontzertu berezia eskaini nahi izan du Eragiyok Abesbatzak. Horretarako, eta Simon eta Aritz Goikoetxea txalapartarien, eta Txirriskla Txistulari taldearen laguntzaz, euskal musikako zenbait pieza grabatu ditu azken egunotan Astigarragako hainbat txokotan. Online emanaldi honetarako sinbolismoz betetako kantuak aukeratu dira.

Pregoia 2020: Astigarragako osasun-arloko langileei eskerrak emateko bideoa

PREGOIA 2020·07·24

Pregoia 2020: Astigarragako osasun-arloko langileei eskerrak emateko bideoa

Aurten,bizitzen ari garen pandemiaren aurrean, Astigarragan ez dira jaiak ospatuko. Baina osasun arloan lan egiten duten herrikideen lana eta esfortzua goraipatu nahian, pregoia, bideo honen bidez, haiek emango dute.

Uztailaren 24, 25 eta 26an tabernak 02:30ean ixtea adostu dute udalak eta establezimenduek

OSTALARITZA 2020·07·23

Uztailaren 24, 25 eta 26an tabernak 02:30ean ixtea adostu dute udalak eta establezimenduek

Uztailaren 22an bilera egin zuten udalak eta ostalaritzako hainbat establezimenduk. Terrazekin batera tabernak ixtea adostu dute 02:30ean.

Igerilekua erabiltzeko araudian hainbat aldaketa egin ditu udalak

IGERILEKUA 2020·07·23

Igerilekua erabiltzeko araudian hainbat aldaketa egin ditu udalak

Aldaketen arrazoiak bi dira, alde batetik maskarillaren erabilerari buruzko azkeneko aginduak esaten duenera egokitzea eta, bestetik, eguneroko erabilerak eskatu dizkigun aldaketak.

Aurrekontu partehartzaileak, 210.000 zure esku, galdeketaren emaitza

AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2020·07·22

Aurrekontu partehartzaileak, 210.000 zure esku, galdeketaren emaitza

515 herritarrek parte hartu dute galdeketan eta boto gehien jaso ditu Andre Gobadarien ibai-parkearen gunea osatzeko proposamenak.

Udalak osasun sistema publiko duinaren aldeko mozioa onartu du

MOZIOA 2020·07·22

Udalak osasun sistema publiko duinaren aldeko mozioa onartu du

Uztailaren 22an egindako Osoko Bilkuran, mozioa onartu du udalak, osasun sistema publiko duinaren alde.

Haurren zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu Udalak

DIRULAGUNTZAK 2020·07·17

Haurren zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu Udalak

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren eraginez haurren zaintza zaildu egin da. Hori dela eta, 0-4 urte bitarteko haurren (udalekuetan parte hartzeko aukera izan ez duen adin tartea) zaintza gastua ordaintzeko dirulaguntzak emango ditu Udalak. Horretarako 25.000 euro aurreikusi ditu.

Lehen bi asteetan 27.000 euro baino gehiago saldu dira deskontu-bonuetan

DEKONTU-BONUAK 2020·07·16

Lehen bi asteetan 27.000 euro baino gehiago saldu dira deskontu-bonuetan

Uztailaren 1ean hasi zen bertako kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen kanpaina. Bi aste hauetan 27.000 eurotik gora saldu dira bonuetan. Abuztuaren 31ean amaituko da bonoak erosi eta erabiltzeko epea, beraz, oraindik ere badago aukera bertako kontsumoa berpizten laguntzeko.