KIROLDEGIA 2021·02·25
Zerbitzu berri bat ikastaro-bonuak dituzten Kiroldegiko erabiltzaileentzat
Herriko kirol instalazioak erreserbatzeko egun dagoen aplikazioaren bidez, ikastaroetan ere erreserbak egin daitezke, aldez aurretik eskuratutako ikastaro-bonuak erabiliz.
OSOKO BILKURA-TOKIKO GOBERNU BATZARRA 2021·02·24
Atzo egin zituen Astigarragako Udalak otsaileko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra
Atzo Astigarragako Udalak Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarrren bilera egin zituen, gai ugari landu ziren eta guztiak aho batez onartu ziren.
BERDINTASUN BEKA 2021·02·22
Astigarragako emakumeen historia haien gorputz-praktiken bidez
Astigarragako Udalaren berdintasun bekaren Ikerketa abian da herriko emakumeen inguruko historia jaso, landu eta herritarren esku jartzeko. Amets Castrejanak bideratuko du ikerketa eta Astigarragako emakumeen historia haien gorputz-praktiken bidez kontatuko du.
KORONABIRUSA 2021·02·18
Gaur, otsailaren 18an, 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 500etik jaitsi da Astigarragan, azken egunotako datu onen ondorioz.
ARROBITXULO 2021·02·17
Pump track pistaren obrak martxan eta haur parke berritua Arrobitxulo auzoan
Otsailean zenbait obra hasi dituzte Arrobitxulo auzoan. Alde batetik, haur parkean konponketa- eta berritze-lanak egin dira eta dagoeneko amaituta daude. Bestetik, pump track pista eraikitzen hasi dira, 6 asteko epean amaituta egongo dena.
HITZALDIA 2021·02·15
“Zaintzailea zainduz” hitzaldia bihar Saioa Garmendiaren eskutik
Harituz elkarteak, Astigarragako Udaleko Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako sailekin elkarlanean, Saioa Garmendiaren hitzaldia antolatu du astearte honetan, otsailaren 16an, 18:00etan, kultur etxe zaharrean.
HIRIGINTZAKO AHOLKU BATZORDEA 2021·02·12
Hirigintzako Aholku Batzordeak bilera egingo du otsailaren 15ean
Batzorde horren egitekoa da Udalak plan orokorraren inguruan hartzen dituen gaietan iritzia eta aholkuak ematea. Batzorde hori funtsezko tresna hirigintzaren arloan herritarren parte hartzea bideratzeko.
ALOKAIRU SOZIALA 2021·02·11
Alokairu sozialeko 11 etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea zabalik
11 etxebizitza horiek Kontxa Etxeberria kalean eta Urumea kalean daude kokatuta. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 12an amaituko da.
SAGARDOETXEA 2021·02·10
Doako bisitak sagardoetxea barrutik ezagutzeko
Sagardoetxea Museoa bera eta bere jarduera herritarren artean ezagutzara emateko, otsaileko igandetan doako bisita gidatuak eskainiko dizkie herritarrei Sagardoetxea barru-barrutik eta osotasunean ezagutzeko.