HONDAKINAK 2021·02·08
Furgoneta ibiltariaren zerbitzua indartuko da herrian, bilketa-maiztasuna handituz
San Markoseko Mankomunitateak gaikako bilketa zerbitzua indartu du. Astigarragaren kasuan furgoneta ibiltaria Barandiaran plazan egongo da hileko 2. ostiralean 16:00etatik 19:15era eta hileko azken ostiralean 9:00etatik 12:00etara. Ergobian, berriz, hileko azken ostiralean 12:10etik 12:45era.
TXIRRINDAK 2021·02·05
Udalak txirrindak konpontzeko hiru totem jarri ditu herrian
Herriko hiru puntutan jarri dira txirrindak konpontzeko guneak: Urumea Berrin, Martutenera doan bidegorriaren ondoan eta Lizardi baserriaren ondoan.
KORONABIRUSA 2021·02·04
Birusaren transmisio arriskua oso altua da Astigarragan, 500etik gorako tasarekin
100.000 biztanleko intzidentzia tasa 500etik gorakoa da Astigarragan, azken egunotan izan diren positiboen eraginez.
LIBURUTEGIA 2021·02·02
Astigarragako udal liburutegiko zerbitzu guztiak gaurtik erabilgarri
Amaitu dira liburutegiko mantentze lanak, eta dagoeneko liburutegiaren zerbitzu guztiak daude erabilgarri, haurren txokoa barne.
ETXEBIZITZA PUBLIKOAK 2021·01·28
Dagoeneko osatu dituzte Urumea-Berriko etxebizitzen promozioan eraikitzen ari diren azken bi blokeetan dauden 33 etxebizitza publikoen zozketarako behin-behineko zerrendak. Erreklamazioak aurkezteko epea otsailaren 8an (barne) amaituko da.
OSOKO BILKURA 2021·01·28
Urtarrileko Osoko Bilkuran onartutako gaien laburpena
Urtarrilaren 26an Astigarragako Udalak Osoko bilkura telematikoa egin zuen.
ETXEBIZITZA TASATUAK 2021·01·27
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira oinarriak. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 26an amaituko da.
SAHARA 2021·01·26
“Sahara, 40 urteko exilioa” erakusketa eta “Haizearen egia” dokumentala Erriberan
Erakusketa urtarrilaren 26tik otsailaren 12ra egongo da ikusgai Erriberan 9:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitartean. “Haizearen egia” film laburra ere proiektatuko da urtarrilaren 26tik 29ra, egunero 20:00etan. Ostiralean gainera, emanaldiaren ostean, filmaren ekoizpen prozesuaz eta Saharan bizi duten egoeraz aritzeko mahai-inguru bat egingo da.
GUZTION AZOKA 2021·01·25
Guztion Azoka kanpainaren azken asteak
Tokiko kontsumoa sutatzeko kanpainaren azken txanpan sartzen ari gara, ia 2.000 bono saldu dira dagoeneko, baina oraindik ere badago deskontu-bonu gehiagao erosteko aukera.