BASERRIKO PLAZA 2020·03·19
"Baserriko plaza" baserritarren produktuak herritarrengana iristeko ekimena
Egun bizi dugun egoera dela eta, baserriko produktuak herritarrengana iritsi ahal izateko “Baserriko plaza” ekimena jarri dute martxan.Hori dela eta, baserrikoplaza.eus web orrialdea sortu dute. Interneteko webgune honen bidez, baserritarrek beraien produktuak saldu ditzazkete.
HONDAKINAK 2020·03·18
Gaixoek sortzen dituzten hondakin guztiak errefusaren edukiontzian utzi behar dira
Koronabirusa dela eta, etxeetako hondakinak kudeatzeko, Osasun Ministeritzaren gomendioei jarraituz, eta baita San Marko mankomunitateak hartutako neurriei dagokienez, zenbait jarraibide jaso ditu Astigarragako Udalak.
KULTUR ETXE BERRIAREN IZENA 2020·03·18
Kultur etxe berriaren izena: Erribera izenak botoen %57,9 lortu du eta Manttoni izenak %42,1.
198 pertsonek eman dute beren botoa. Horrenbestez, ehun boto baino gehiago jaso direnez, erabakia loteslea da eta, beraz, kultur etxe berriaren izena "Erribera" izango da.
INDARKERIA MATXISTA 2020·03·17
Astigarragako Udalaren adierazpena, emakumeen kontrako indarkeria sexistari buruz
Astigarragako Udalak martxoko lehen hamabostaldian herrian izan diren bi indarkeria kasuak gaitzesten ditu. Halaber, bat egiten du Soraluzeko hilketa gaitzesteko gaurko deitutako dagoen gaitzespen kazeroladarekin.
ASTIGARRAGA ZURE ESKU 2020·03·17
Aurrekontu partehartzaileak: 169 herritarrek aurkeztu dituzte proposamenak
Igandean amaitu zen aurrekontu partehartzaileak aurkezteko epea. Guztira 169 pertsonek bidali dituzte euren proposamenak; horietatik 77 webgune bidez jaso dira, eta beste 82ak herrian utzitako postontzietan jasotako eskuorrietan.
KORONABIRUSA 2020·03·16
Koronabirusa: Bolondres Sarea sortu dugu Astigarragan. Laguntzeko prest?
Ingurukoen laguntza ezinbestekoa da bizitzen ari garen egoerari aurre egiteko. Pertsona askok zailtasunak izan ditzakete oinarrizko gauzak egiteko: erosketak egin, aldi batez haurrak zaindu… Horregatik, zailtasunak dituztenei laguntzeko Bolondres Sarea sortu dugu.
KORONABIRUSA 2020·03·15
Koronabirusa, alarma egoera: zer egin daiteke eta zer ez?
Indarrean sartu da "alarma egoera” koronabirusa zabaltzea saihesteko; hartu den neurri garrantzitsuenetakoa, herritarren zirkulazio askea mugatzeko erabakia da. Jarraian datoz hainbat argibide.
KORONABIRUSA 2020·03·14
Tabernak, elkarte gastronomikoak eta auzo biltokiak ixteko agindua
Tabernak, elkarte gastronomikoak eta auzo biltokiak ixteko agindu du udalak. Beste hainbat instalazio ere itxi egin ditu: herri eskolako patioa, pilotalekua, poligonoko kantxak...
KORONABIRUSA 2020·03·14
Neurri hauen helburua da jende pilaketak eta arriskuko gizataldeen kontaktua ahalik eta gehien mugatzea