BETERRI-BURUNTZA 2020·04·01
Arreta zerbitzua eta informazio guztia sortu berri den web honetan eskegita dago eta etengabe eguneratuko da: https://beterriburuntza.eus
EGUTEGI FISKALA 2020·04·01
Udalak egutegi fiskala aldatu du, udal zerga eta tasak ordaintzeko epeak luzatuz
Martxoaren 31ko Tokiko Gobernu Batzarrak hartu du erabakia udalak, alarma egoeran ondorioz herritarren zerga betebeharren ordainketa errazteko
ARRETA PSIKOLOGIKOA 2020·03·31
Gipuzkoako arreta psikologikorako doako zerbitzuak itxialdi garaian
Gipuzkoan bi telefono zenbaki hauek ditugu eskura: Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialarena, 692 566 160; eta Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, 900 840 845.
KORONABIRUSA 2020·03·26
Ortzadarrak koronabirusaren aurka
Astigarraga koloreztatuko dugu? Astigarragako Udalak bat egin du Herri Eskolako ekimenarekin eta koronabirusaren aurkako ortzadarra jarri du web orrialdean.
KORONABIRUSA 2020·03·25
Udalaren webgunean atal bat sortu dugu koronabirusaren inguruko udal informazio guztia bilduz
Informazio emaria handia denez, atal horretan izango duzu eskura udal informazioa, sailkatuta eta eguneratuta
KORONABIRUSA, ANIMALIAK 2020·03·24
Txakurrak eta konpainiako animaliak: jarraibideak
Txakurrekin paseo laburrak egin behar dira, animaliaren behar fisiologikoak egiteko beharrezkoa den denbora soilik eta ez da izan behar kontakturik beste animaliekin eta pertsonekin.
EMAKUMEON PLAZA 2020·03·24
Emakumeon plazako lanen plangintza moldatuko da
Bizitzen ari garen egoera berezi honetan, kaletik ibilgailu eta pertsona gutxi dabilela aprobetxatuz, eta oraindik ere eraikuntzako enpresek lanean jarrai dezaketela ikusita, Emakumeon plazako urbanizazioko obrarik gatazkatsuena gauzatzea erabaki du Astigarragako Udalak. Hau da, Tomas Alba 13 etxea inguratzen duen guneko obraren fasea.
KORONABIRUSA, DESINFEKZIOA 2020·03·23
Arrisku handieneko espazio publikoak desinfektatzeko lanak egingo ditu udalak egunero
Galtzadak urarekin kamioi bidez garbituko dira garbikari tentsioaktiboa erabiliz eta desinfektatzailea aplikatu da lurrun bidez
MUSIKA BALKOIETAN 2020·03·22
20:00etatik 21:00etara balkoietan musika jo edo jarri daiteke eta abestu daiteke
Balkoietan musika jo daiteke, musika jar daiteke edo bestelako elkartasun ekimenak burutu daitezke.