KORONABIRUSA 2021·05·11
Covid-19aren aurrean indarrean dauden neurriak
Joan den maiatzaren 9an bertan behera geratu dira alarma egoera eta etxeratze agindua eta aldatu egin dira Covid-19ari aurre egiteko prebentzio neurriak.
ENERGIA ARGITU 2021·05·10
Gure etxebizitzetan eraginkortasun altuko birgaitzea lortzeko on-line saioa
Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako ON-LINE tailerra antolatu dA maiatzak 13an, 18:00etan.
BIDE MOZKETA 2021·05·07
Foru Aldundiak Astigarragan sartzeko goiko biribilguneko bide adarraren eta herrigunearen arteko bidea itxiko du 48 orduz, GI-41-0 lotunean dilatazio juntura bat konpontzeko.
AISIALDIA 2021·05·06
Aisialdi eskaintza zabala haur eta gazteentzat
Haur eta gazteentzat aisialdi eskaintza zabala eskainiko da udaran: Jolas Txiki, udaleku irekiak, sormen tailerrak, multikirola, gaztelekuko eskaintza, musika udalekua, ikastaroak eta egonaldia.
ANIMALIEN ARAUDIA 2021·05·05
Animalien araudiaren aldaketen berri emateko, bigarren saioa, gaur, Joseba Barandiaran plazan
Gaur, 18:00etatik 19:30era, Joseba Barandiaran plazan informazio postua jarriko da.
SAGARDOETXEA 2021·05·04
Kultur Etxe Zaharreko aretoan izango da saioa. Lehen saioan gaur egungo egoeraren diagnostikoa egin ondoren, bigarrenean etorkizuneko aukerak zehazten hasiko dira.
DBH 2021·05·04
Hezkuntza Batzordeari DBHKo ikastetxea eraikitzeko urratsak azkar ditzala eskatu diote. Hezkuntza Batzordeak konpromiso argia erakutsi du Astigarragan DBHko ikastetxe bat egiteko.
PUMP TRACK 2021·04·29
Arrobitxulo auzoan kokatzen den Pump Track pista 9:00etatik 22:00etara erabili ahal izango da. Skate edo txirrindarekin ibiltzeko zirkuitua da. Bi ibilbide ditu; bata maila errazekoa, eta bestea, maila ertaina eta aurreratukoa.
OSOKO BILKURA-TOKIKO GOBERNU BATZORDEA 2021·04·28
Apirilaren 27an ospatu zituen Astigarragako Udalak Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea
Bi bilkurak laburrak izan ziren, hona hemen onartu ziren gai esanguratsu batzuk: