KORONABIRUSA 2021·06·19
Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak
Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 18ko 30/2021 Dekretuaren bidez, C19ari aurre egiteko prebentzio neurri berriak ezarri ditu.
ENERGIA ARGITU 2021·06·18
Elektrizitate faktura berriari buruzko on-line saioa- Galdetu jakin nahi duzun guztia
Energia Argitu programaren baitan, elektrizitatearen faktura berriaren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu da ekainaren 23an, 18:00etan.
EMAKUMEON ETXEA 2021·06·17
Aholkularitza juridikoa Astigarragako Emakumeon etxean
Emakumearen lan munduarekin lotutako aholkularitza zerbitzua eskainiko du Astigarragako Emakumeen etxeak ekainaren 18tik aurrera. Zerbitzu honen berri emateko, aurkezpena ostiralean, 18:00etan egingo da Emakumeon Etxean.
OSOKO BILKURA-TOKIKO GOBERNU BATZORDEA 2021·06·16
Ezohiko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea egin zituen atzo Udalak
Onartu ziren gai esanguratsuenen artean, ekainaren 28ko LGTBI nazioarteko egunari buruzko adierazpen instituzionala, kontratazio espedienteak eta zenbait diru-laguntza daude, Covid-19k eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko diru-laguntzen deialdiak, esaterako.
ZABOR HARRAPAKARIAK 2021·06·15
Hondakinak biltzeko jardunaldi arrakastatsuak
Gaea elkarteak martxan jarritako eta Udalak babestutako “Zabor Harrapakariak” ekimenaren baitan, bi garbiketa-jardunaldi egin dira ekainean Astigarragan. Alde batetik, herritarrek Andre Gobadarien parkea garbitu zuten, eta bestetik, Herri eskolako ikasleek herriko ibaiadarrak garbitu zituzten.
IGERILEKUA 2021·06·14
Igerilekua ekainaren 16an zabalduko da
Asteazkenean zabalduko da igerilekua eta irailaren 19ra arte egongo da erabilgarri. Astelehenetik igandera egongo da zabalik 10:00etatik 20:00etara, 3 txandatan.
ESPAZIO PUBLIKOAN EHUNTZEKO MUNDUKO EGUNA 2021·06·11
Ekainaren 12an Espazio Publikoan Ehuntzeko Munduko Eguna ospatuko da
Euskadiko 14 puntutan, horien artean Astigarragan, #Puntuetakitto jarriko diote indarkeria sexistari. Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara, Emakumeon plazan.
HAUR ESKOLA 2021·06·09
Ekainaren 10ean hasiko dira Haur Eskola berria egiteko obrak
Otegunean hasiko dira obrekin eta 8 hilabeteko iraupena izango dute. Dagoeneko hasi dira eremua hesiekin ixten.
ESKOLA AGENDA 2030 2021·06·08
Eskola Agenda 2030eko Udalbatza berezia, ostegunean
Ekainaren 10ean, goizeko 11:00etan, Eskola Agenda 2030aren Udalbatza Berezia izango da Astigarragako Udaletxeko udalbatza aretoan. Bertan, Astigarragako Herri Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanaren emaitza azalduko dute.