EMAKUMEON ETXEA 2022·05·09
Dinamizatzaile berria Astigarragako Emakumeon Etxean
Astigarragako Emakumeon Etxea (AEE), Udalaren eta Emakumeon Etxeko Elkartearen artean kudeatzen den proiektua da eta bi urteren ondoren, egonkortze bidean da. Apirilean hasi zen lanean Inge Lekuona, dinamitzaile berria.
BASERRIETARA BISITA GIDATUAK 2022·05·06
Herriko baserrietara egingo diren bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman behar da
Bisitak herriko bost baserrietara egingo dira maiatzaren 14ean, 17:00etan, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta. Udal webgunean dagoen formularioaren bidez eman behar da izena.
KULTUR ETXEA ZAHARRA 2022·05·06
Lehenengo saio irekia maiatzaren 11n, 18:00etan, kultur etxe zaharreko aretoan egingo da.
LURRALDIA 2022·05·05
LURRALDIA, maiatzaren 12tik 15era
Ilar eguna eta San Isidro eguna bateratu eta osatuz sortu da Lurraldia ekimena. Ekimen honen baitan, ekintza ezberdinak burutuko dira maiatzaren 12tik 15era.
OSOKO BILKURA-TOKIKO GOBERNU BATZORDEA 2022·05·04
Maiatzaren 3an ospatu zituen Astigarragako Udalak Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea
Landutako gaien artean, besteak beste, kiroldegiko tasen aldaketa, Bidebitarte asfaltatzeko lanak edota kirola, kultura, euskara eta jaien arloko dirulaguntzak onartu ziren.
KULTUR AGENDA 2022·05·03
Paperezko Kultur Agenda etxean jaso nahi dutenek izena eman behar dute
Astigarragako Agenda Kulturala etxe guztietara azkeneko aldiz hilabete honetan banatu da. Ekainetik aurrera etxean paperean jaso nahi duten herritarrek inprimaki bat bete beharko dute Erriberan edo online Udalaren webgunean.
OPOR GIROAN 2022·05·03
Haur eta nerabeei zuzendutako udalekuen eskaintza zabala izango da udan
Aurtengo udaran ere herriko haur eta nerabeek aukera oparoa izango dute: udaleku irekiak, kirol udalekuak, musika udalekuak edota ikastaroak eskainiko dira Astigarragan, besteak beste. Herritarrek informazioa aste honetan jasoko dute etxean.
KULTUR ETXE ZAHARRA 2022·05·02
Kultur Etxe Zaharra eraikinaren etorkizuna definitzeko partehartze prozesua
Astigarragako Udalak Kultur Etxe Zaharraren etorkizuna definitu nahi du. Horretarako, herritarren eta gizarte-eragileen iritzia jaso nahi du datozen hilabeteotan egingo diren galdetegia eta saio irekien bidez.
TRAFIKOA 2022·04·29
Aldizkako trafiko-mozketak egingo dira larunbat arratsaldean
Apirilaren 30ean, larunbata, 15:00etatik 18:00etara "Astigarragako V. Txirrindagan Saria" lasterketa pasako da herritik eta zenbait momentutan trafikoa etengo da.