ESPAZIO PUBLIKOAN EHUNTZEKO MUNDUKO EGUNA 2021·06·11
Ekainaren 12an Espazio Publikoan Ehuntzeko Munduko Eguna ospatuko da
Euskadiko 14 puntutan, horien artean Astigarragan, #Puntuetakitto jarriko diote indarkeria sexistari. Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara, Emakumeon plazan.
HAUR ESKOLA 2021·06·09
Ekainaren 10ean hasiko dira Haur Eskola berria egiteko obrak
Otegunean hasiko dira obrekin eta 8 hilabeteko iraupena izango dute. Dagoeneko hasi dira eremua hesiekin ixten.
ESKOLA AGENDA 2030 2021·06·08
Eskola Agenda 2030eko Udalbatza berezia, ostegunean
Ekainaren 10ean, goizeko 11:00etan, Eskola Agenda 2030aren Udalbatza Berezia izango da Astigarragako Udaletxeko udalbatza aretoan. Bertan, Astigarragako Herri Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanaren emaitza azalduko dute.
BIDE MOZKETA 2021·06·07
Ergobiako zubitik Hernanira doan Donejakue bidea hilabetez itxita egongo da
Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Trenbide Sareari Ergobiako zubitik Hernanira doan Donejakue bidea ixteko baimena eman dio, gaurtik hasi eta hilabete batez. Irudian, ibilbide alternatiboaren trazadura (gorriz) jasotzen duen planoa ikus daiteke.
UDAL EGUTEGIA 2021·06·07
2022ko Udal Egutegirako argazki lehiaketaren gaia librea izango da
Ohi bezala, 2022ko Udal Egutegia argazki lehiaketa baten bidez osatuko da. Argazkien gaia librea izango da, baina Astigarragan ateratako argazkiak izan behar dute.
ENERGIA ARGITU 2021·06·03
Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buzuko on-line saioa
Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu da ekainaren 9an, asteazkena, 18:00etan.
KORONABIRUSA 2021·06·01
Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak
Eusko Jaurlaritzak, maiatzaren 31ko 26/2021 Dekretuaren bidez, C19ari aurre egiteko prebentzio neurri berriak ezarri ditu.
INGURUGIROAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2021·05·31
Ingurugiroaren Nazioarteko Egunean, ekainaren 5ean, herritarrek Andre Gobadarien Ibai Parkea garbituko dute. Garbiketa 10:30etik 13:30era luzatuko da, eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dagoen ekintza izango da.
EKO FISH 2021·05·28
Telazko poltsak banatuko dituzte bihar DBH3-ko ikasleek, Eko Fish proiektuaren baitan.
Arantzazuko Amako Dbh 3-ko ikasle talde batek, Eko Fish proiektuaren baitan, maiatzaren 29an herriko hainbat dendatan telazko poltsak banatu eta bere proiektuaren berri emango diote herritarrei.