DBH 2021·07·23
Hiritartze lanak egin ondoren, urrats garrantzitsua egin du Udalak, DBHko ikastetxea egiteko bidean. Orain, Hezkuntza Sailari dagokio, proiektua idatzi eta ikastetxea eraikitzea.
110.000 EURO ZURE ESKU 2021·07·23
Uztailaren 15ean hasi eta atzo amaitu zen “110.000 zure esku” parte hartze prozesuko bozketa. Herritarrek aurkeztutako proposamenetatik 21 iritsi dira bozketara.
KORONABIRUSA 2021·07·23
Santio eguna eta Santa Ana eguna, arduraz jokatzeko unea
Santio eguna da datorren igandean eta Santa Ana eguna astelehenean, astigartarrontzat egun seinalatuak. Ez dugu ohiko jai ospakizunik izango, pandemiaren ondorioz bete beharreko neurriekin ezin direlako ohiko jaiak ospatu.
EMAKUMEON ETXEA 2021·07·21
Emakumeen Etxeko lokala egokitzeko lanak martxan daude
Hobekuntza lanak aste honetan hasi dira Emakumeon Etxean eta abuztuaren amaierara arte luzatuko dira.
ALOKAIRU SOZIALA 2021·07·20
Ostegunean Urumea eta Kontxa Etxeberria kaleetako alokairu sozialeko 11 etxebizitzak zozkatuko dira
Ostegunean, uztailak 22, 19:00etan, Erriberako antzokian alokairu sozialeko 11 etxebizitzen zozketa egingo da. Zozketara pertsona bat joan daiteke eskabide bakoitzeko.
AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2021·07·15
21 proposamen iritsi dira galdeketara eta astigartar bakoitzak 4 aukera ditzake. Bozketa internetez eta kalean jarriko diren mahaietan egingo da.
TXOMIÑENE PILOTALEKUA 2021·07·12
Txomiñene pilotalekua berritzeko lanak uztailaren 15ean hasiko dira
Egurrezko egitura, teilatua eta urak jasotzeko erretenak berritu eta margoketa lanak egingo dira. Orotara 156.299,85 euroko inbertsioa egingo Udalak.
BIDE KONPONKETAK 2021·07·09
Asfaltatze lanak egingo dira Donostia ibilbidean eta Bidebitarten igandetik asteartera, gauez
Donostia ibilbideko herri sarrerako zatia eta Bidebitarte poligonoko zati bat konpontzera doa Udala, uztailaren 11tik 13ra bitartean. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko.
AUTOBUS ZERBITZUA 2021·07·08
Herritarrak haserre Foru Aldundiak martxan jarri duen autobus zerbitzu berriarekin
Udalak deituta, herritarren bilera irekia egin da, Foru Aldundiak martxan jarri duen hiri arteko autobus zerbitzu berria dela eta. Antzokia herritarrez bete da. Plataforma bat sortu eta mobilizazioak antolatuko dira.