GALTZAUR ELKARTEA 2021·08·03
Galtzaur jubilatuen elkartearen zuzendaritza batzorde berria onartu da
Uztailaren 5ean ospatu zuen Galtzaur erretiratuen elkarteak ezohiko Batzarra. Bertan, zuzendaritza batzorde berriko kideen izendapena ontzat eman zen, eta beste zenbait gai landu ziren.
KIROLDEGIA 2021·07·30
Kiroldegiko 2021-2022 ikasturterako izen-ematea astebetez luzatu da
Kiroldegiko 2021-2022 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea abuztuaren 6ra arte luzatu da. Izen-emateak kiroldegian bertan egin behar dira.
ASTIGARRAGA ALDIZKARIA 2021·07·28
Astigarraga aldizkaria: "40 urte historia egiten"
Astigarraga aldizkariak joan den uztailaren 9an aurkeztu zuen bere edizio berezia, sortu zeneko 40. urteurrenean. Bertan, "40 urte historia egiten" bideoa proiektatu zen. Bideoan, aldizkariarekin eta, oro har, herriarekin lotutako pertsonen testigantzak jasotzen dira, udalerriaren irudi esanguratsuekin eta aldizkariaren ibilbide historikoarekin batera.
INDARKERIA MATXISTA 2021·07·27
Berriz eta Xixoneko emakumeen kontrako erasoen gaitzespena
Astigarragako Udalak irmoki gaitzetsi eta arbuiatzen ditu Berrizen emakume batek bikotekidearen eskutik jasandako erasoa eta Xixonen bi emakumek (bat, Bergarakoa) jasandako sexu-erasoa.
OSOKO BILKURA-TOKIKO GOBERNU BATZORDEA 2021·07·27
Joan den ostiralean, uztailaren 23an, ospatu zituen Udalak ez-ohiko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea.
DBH 2021·07·23
Hiritartze lanak egin ondoren, urrats garrantzitsua egin du Udalak, DBHko ikastetxea egiteko bidean. Orain, Hezkuntza Sailari dagokio, proiektua idatzi eta ikastetxea eraikitzea.
110.000 EURO ZURE ESKU 2021·07·23
Uztailaren 15ean hasi eta atzo amaitu zen “110.000 zure esku” parte hartze prozesuko bozketa. Herritarrek aurkeztutako proposamenetatik 21 iritsi dira bozketara.
KORONABIRUSA 2021·07·23
Santio eguna eta Santa Ana eguna, arduraz jokatzeko unea
Santio eguna da datorren igandean eta Santa Ana eguna astelehenean, astigartarrontzat egun seinalatuak. Ez dugu ohiko jai ospakizunik izango, pandemiaren ondorioz bete beharreko neurriekin ezin direlako ohiko jaiak ospatu.
EMAKUMEON ETXEA 2021·07·21
Emakumeen Etxeko lokala egokitzeko lanak martxan daude
Hobekuntza lanak aste honetan hasi dira Emakumeon Etxean eta abuztuaren amaierara arte luzatuko dira.