Albisteak

Udalak osasun sistema publiko duinaren aldeko mozioa onartu du

MOZIOA 2020·07·22

Udalak osasun sistema publiko duinaren aldeko mozioa onartu du

Uztailaren 22an egindako Osoko Bilkuran, mozioa onartu du udalak, osasun sistema publiko duinaren alde.

Haurren zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu Udalak

DIRULAGUNTZAK 2020·07·17

Haurren zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu Udalak

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren eraginez haurren zaintza zaildu egin da. Hori dela eta, 0-4 urte bitarteko haurren (udalekuetan parte hartzeko aukera izan ez duen adin tartea) zaintza gastua ordaintzeko dirulaguntzak emango ditu Udalak. Horretarako 25.000 euro aurreikusi ditu.

Lehen bi asteetan 27.000 euro baino gehiago saldu dira deskontu-bonuetan

DEKONTU-BONUAK 2020·07·16

Lehen bi asteetan 27.000 euro baino gehiago saldu dira deskontu-bonuetan

Uztailaren 1ean hasi zen bertako kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen kanpaina. Bi aste hauetan 27.000 eurotik gora saldu dira bonuetan. Abuztuaren 31ean amaituko da bonoak erosi eta erabiltzeko epea, beraz, oraindik ere badago aukera bertako kontsumoa berpizten laguntzeko.

Beterri-Buruntza Mankomunitatea osatzeko estatutuen lehenbiziko onarpena aurrera atera da udal ordezkari guztien adostasunarekin

BETERRI-BURUNTZA 2020·07·15

Beterri-Buruntza Mankomunitatea osatzeko estatutuen lehenbiziko onarpena aurrera atera da udal ordezkari guztien adostasunarekin

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udal-korporazioetako ordezkariak Hernanin batzartu ziren astelehenean eta eskualde mailako Batzar Nagusian Mankomunitateko estatutuen lehenbiziko onarpenari bide eman zioten.

Andre Gobadarien parkeko landare inbaditzaileak auzolanean kenduko dira

ANDRE GOBADARIEN PARKEA 2020·07·13

Andre Gobadarien parkeko landare inbaditzaileak auzolanean kenduko dira

Auzolana uztailaren 15ean arratsaldez egingo da Haritzaldi Naturzaleak Elkartearen laguntzarekin. Plaza mugatuak izango dira, beraz, parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du.

Aurrekontu partehartzaileen azken txanpa. Galdeketa egingo da uztailaren 13tik 21era.

AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2020·07·13

Aurrekontu partehartzaileen azken txanpa. Galdeketa egingo da uztailaren 13tik 21era.

215 proposamen aurkeztu dira guztira eta aztertu, sailkatu eta baloratu ondoren, 21 proposamen pasa dira galdeketara.

Kiroldegiko zerbitzuetan zenbait aldaketa egongo dira gaurtik aurrera

KIROLDEGIA 2020·07·11

Kiroldegiko zerbitzuetan zenbait aldaketa egongo dira gaurtik aurrera

Ekainaren 8an kiroldegiko ziklo eta fitness gelak zabaldu ziren. Gaurtik aurrera zerbitzu horietan zenbait aldaketa egongo dira: ziklo gelan saio birtualak eskainiko dira eta fitness gelako edukiera %60ra igoko da.

Erribera kulturgunearen logorako Noelia Lozanoren proposamena aukeratu du Udalak

ERRIBERA KULTURGUNEA 2020·07·10

Erribera kulturgunearen logorako Noelia Lozanoren proposamena aukeratu du Udalak

Erribera Kulturgunearen logoa aukeratzeko bidean 13 proposamen jaso ditu Udalak. Aztertu ondoren, Noelia Lozanoren proposamena aukeratu dugu. Irudiak eraikinari ematen dio protagonismoa, Erriberaren eta ibaiaren kolore urdinez.

Lokalak eskura beren negozioa jarri nahi dutenentzat: informazioa, dirulaguntzak...

MERKATARITZA 2020·07·08

Lokalak eskura beren negozioa jarri nahi dutenentzat: informazioa, dirulaguntzak...

“Guztion Astigarraga” merkataritza berraktibatzeko programa garatzen jarraitzen du Astigarragako Udalak. Aurten, erdigunean kokatzen diren lokal hutsen poltsa publikoa sortu dugu. Informazio guztia, dirulaguntzak eta abar, dena interneten, beren negozioa hor kokatzeko interesa duten ekintzaileentzat.