SAGARDOETXEA 2021·09·23
Jardueraz betetako Sagardoetxearen 15. urteurrenaren ospakizuna
Sagardoetxean bertan prentsaurrekoa ospatu zen atzo 15. urteurrenaren ospakizunerako egitarauaren berri emateko eta bertan izan ziren Xabier Urdangarin (Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea) eta Eusko Jaurlaritza zein Foru Aldundiko zenbait ordezkari.
MUGIKORTASUN ASTEA 2021·09·22
Gaur amaituko da 2021eko Mugikortasun Astea
Emakumeei zuzendutako bizikletari buruzko mekanika ikastaroarekin amaituko da aurtengo Mugikortasun Astea, tailerra 18:00etatik 20:00etara eskainiko da Emakumeon Etxean.
KORONABIRUSA 2021·09·20
Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak
Eusko Jaurlaritzak, irailaren 17ko 38/2021 dekretuaren bidez, C19ari aurre egiteko prebentzio neurri berriak ezarri ditu, irailaren 18tik aurrera indarrean daudenak.
MUGIKORTASUN ASTEA 2021·09·15
"Zaindu osasuna, mugi zaitez modu jasangarrian" lelopean hasiko da bihar Mugikortasun astea
Mugikortasun astea irailaren 16an hasiko da, eta 22ra arte iraungo du. Egun hauetan mugikortasun jasangarria sustatzen duten ekintzak eta tailerrak egingo dira.
LANAK 2021·09·13
Hiritartze lanak Murgia jauregiaren aurrean eta Amarrandegi kaleko ibien sarbideetan
Gaur hasi dira Murgiako jauregiaren aurreko plaza eta Amarrandegi kaleko garajeetarako sarbideak egokitzeko lanak, eta 20 egun iraungo dute.
AEK EUSKALTEGIA 2021·09·09
Astigarragako Udalak euskara ikastera animatu nahi ditu herritarrak
Astigarragako AEK-n 2021-22 ikasturterako matrikulazioa zabalik da irailaren 24ra arte, euskara ikasi edota hobetu nahi duenarentzat.
EMAKUMEA ETA KIROLA 2021·09·03
Irailean zehar “EMAKUMEA eta KIROLA" egitasmoaren baitan ekintza ugari
Irailean zehar "Emakumea eta kirola" egitasmoaren baitan Udalak doako ekintza ugari eskainiko ditu: hitzaldiak, erakusketa, kirol saio irekiak, etab.
KORONABIRUSA 2021·09·02
Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak
Eusko Jaurlaritzak, abuztuaren 30eko 36/2021 Dekretuaren bidez, C19ari aurre egiteko prebentzio neurri berriak ezarri ditu, irailaren 1etik indarrean daudenak.
TTIPI-TTAPA 2021·08·31
Irailaren 8an jarriko da martxan ttipi-ttapa eta izen-ematea zabalik da
Ttipi-ttapa programan parte hartu nahi duten adinekoek irailaren 3ra arte eman dezakete izena kiroldegian edo 943 333 676 telefonoan.