ZAINTZA JARDUNALDIAK 2020·10·21
Beterri-Buruntzako eskualdean sortu den ikerlan hau, eskualdeko Udalekin lankidetzan egin dena, Beterri-Buruntzaldeako zaintzaileen egoeraren eta dauden baliabideen gaineko diagnostikoa da. Ikerketari buruzko azalpenak emateko eta zaintzaren egoerari buruz hitz egiteko urriaren 23 eta 24an egitekoak ziren jardunaldiak atzeratu dira eskualdeko osasun egoera dela eta.
2020·10·18
Bilera irekia: Autobus zerbitzuaren egoera
Urriaren 5ean bilera irekia egin zen herritarrekin autobus zerbitzuaren gaiaz hitz egiteko. Foru Aldundiarekin irailaren 17an egin zuen bileraren berri eman zuen Udalak.
MOZIOA 2020·10·17
Urriak 17: Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna
Astigarragako Udalak, irailaren 29ko Osoko Bilkuran, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta, mozio bat onartu zuen.
COVID-19 2020·10·16
Covid19 kasu positiboek nabarmen egin dute gora Astigarragan eta semaforo gorria piztu da
Azken 14 egunetako 100.000 biztanleko Astigarragako positibo tasa 631 da (500dik gora semaforo gorria da). Egoera, beraz, kezkatzekoa da. Egoera kontuan hartuta, Udalak, asteburuan aurreikusita zeuden jarduerak atzeratzea erabaki du.
AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK 2020·10·16
2021eko Aurrekontu partehartzaileetako prozesuari ekin dio Udalak
Atzo izan zen lehen saioa Perurena auzoan. Aurten covid-19aren ondorioz, saioak egiteko formatua moldatu egin da, ez dira ohiko bilera irekiak izango, partehartze-puntuak jarriko dira leku irekietan. Horrek, distantziak mantentzea eta pilaketak ekiditea ahalbidetuko du.
2020·10·16
Udalak Osakidetzaren esku utzi du Gaztelekua izandako Joseba Barandiaran plazako lokala 2020.urteko gripearen aurkako txertaketak bertan egin eta astigartarren covid-19 probak ere bertan egin ahal izateko.
DIRULAGUNTZAK 2020·10·14
Hezkuntza arloko bi dirulaguntza eskatzeko epea zabalik da
Hezkuntza arloko bi dirulaguntza eskatzeko epea zabalik dago: Haur Eskolako erabiltzaileentzako dirulaguntza eta DBH-ko eta HHI-EPA-ko ikasleentzat garraio-laguntza. Eskaerak urriaren 30erako aurkeztu behar dira.
EUSKARALDIA 2020·10·14
Euskaraldiko Herri Batzordearen bilera irekia, bihar
Hilabete eta erdi barru burutuko dugun Euskaraldia prestatzeko asmoz, Herri Batzordearen batzar irekia deitu da urriaren 15erako 18.30etik 19.30era bitartean, Erribera Kulturgune berriko sotoan. Parte hartzeko prest leudekeen astigartar guztiei irekia izango da bilera, ongi etorria izango baita jaso litekeen ekarpen oro.
ERRIBERA KULTURGUNEA 2020·10·13
Hasi da 2020-21 ikasturtea Erribera Kulturgunean
Irailaren 12an Erribera Kulturguneak inaugurazio ekitaldi batekin zabaldu zituen ateak, behean ikusi daiteke egun horretako laburpen bideoa. Urriarekin batera, Kulturguneak hartu du eguneroko martxa.