ADINEKO PERTSONAK 2021·01·15
Ttipi-ttapa eta adineko pertsonen gimnasia ikastaroa hurrengo astean jarriko dira martxan
Adinekoen gimnasia ikastaroa urtarrilaren 19an jarriko da martxan eta ttipi-ttapa jarduera 20an. Kiroldegian eman behar da izena parte hartzeko.
BILERA IREKIA 2021·01·15
Animalien udal araudia berrikusteko bigarren bilera irekia urtarrilaren 20an
Astigarragako Udalak animalien araudia berrikusteko herritarrekin egiten dabilen prozesuaren bigarren bilera irekia egingo da datorren urtarrilaren 20an 18:00etan Herri Eskolako Areto Nagusian, eta aurreko deialdian bezala, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea segurtasun neurri guztiak bermatzeko.
DBH HIRITARTZE LANAK 2021·01·13
Hastera doaz DBHko ikastetxea eraikitzeko udalak egin behar dituen hiritartze lanak
DBHko ikastetxea eraiki ahal izateko hiritartze lanak egiten hastera doa Astigarragako Udala, eremua hiritartu eta orubea Hezkuntza Sailaren esku uzteko.
IKASKUNTZA BITARTEKARITZA 2021·01·13
Ikaskuntza bitartekaritza zerbitzua abian da eskualdean
Daiteke Gizarte Aholkularitzak Beterri-Buruntzako udalerrietako herritarrei, horien artean Astigarragako herritarrei, prestakuntzarako aholkularitza eta informazioa eskaintzen duen zerbitzu bat abiatu du.
2021·01·08
Asteburuko elurte eta izozteei aurre egiteko gatza ipini da herriko zenbait puntutan
Hotz-bolada batean murgilduta gaude eta astebururako elurteak eta izozteak daude iragarrita. Hori dela eta, Udalak zenbait neurri hartu ditu elurrak eta izotzak sor ditzazketen arazoak gutxitzeko.
EDUKIONTZIAK 2021·01·01
Urtarrilaren 4tik aurrera edukiontzi grisa eta marroia berriz itxiko dira
Urtarrilaren 4tik aurrera organikoaren eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartela beharrezkoa izango da.
OSOKO BILKURA 2020·12·23
Bi mozio eta adierazpen instituzional bat urteko azken Osoko Bilkuran
Abenduaren 22an ospatu zuen Astigarragako Udalak 2020. urteko azken Osoko Bilkura. Laburra izan zen eta gai esanguratsuenen artean bi mozio eta adierazpen instituzional bat onartu ziren.
IKASTEKO GELA 2020·12·23
Erribera Kulturguneko ikasteko gela asteburuetan zabalik egongo da
Erribera kulturgunean kokatuta dagoen ikasteko gela asteburuetan ere erabili ahal izango da abenduaren 26tik aurrera. Larunbatetan 8:00etatik 20:00etara, eta igandetan 8:00etatik 14:00etara.
KIROLDEGIA 2020·12·22
Kiroldegiko ikastaroetako bigarren hiruhilekoan izena emateko epea zabalik abenduaren 30era arte
Urtarrilaren 7an hasiko da bigarren hiruhilekoa eta nobedadeak daude ikastaroen eskaintzan: Kardiobox, GAP eta HIIT ikastaroak eskainiko dira.