Asset Publisher

Plax! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua Astigarragan

PLAX! SEXU ETA BIKOTE AHOLKULARITZA 2020·09·29

Plax! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua Astigarragan

Gaur aurkeztu da Plax! sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua Astigarragan. Sexu eta bikote zailtasunak dituzte herritarrei aholkularitza eskaintzeko zerbitzua da. Hilean 5 orduz eskainiko da eta aurrez hitzordua eskatu beharko da arreta pertsonalizatua jasotzeko.

Udalak astigartarren talentua ezagutzera eman nahi du

ERAKUSKETA HERRIKOIAK 2020·09·28

Udalak astigartarren talentua ezagutzera eman nahi du

Astigarragako Udalak herritarrek duten talentua eta artea erakutsi nahian bi erakusketa antolatu ditu. Lehenengoak, herriko haur, gazte eta helduen artelanak izango ditu ikusgai urriaren 13tik 25era Erribera Kulturgunean. Bigarrena, aldiz, artisau erakusketa herrikoia izango da eta urriaren 17an egongo da ikusgai Andre Gobadarien parkean.

Gune berri bat Gaztelekuarentzat

GAZTELEKUA 2020·09·25

Gune berri bat Gaztelekuarentzat

Gaztelekuak kokapen berria du. Kultur Etxe Zaharreko liburutegia zena nerabeentzako txoko bilakatu da. Irailean nerabeek kanpo ekintza solte batzuk burutuko dituzte . Urriaren 3an izango da Gaztelekuaren inaugurazioa eta ordutik aurrera, espazio eta programazio berria estreinatuko dituzte. Hala ere, egun batzuk lehenago nerabeek eta gurasoek aukera izango dute Gazteleku berrira bisita bat egiteko.

Gaur hasiko da Moriako errefuxiatuei laguntzeko janari bilketa Astigarragan

ELIKAGAI BILKETA 2020·09·25

Gaur hasiko da Moriako errefuxiatuei laguntzeko janari bilketa Astigarragan

Irailaren 8an Moriako errefuxiatuen esparruan gertaturiko sutearen ondorio latzak ikusita, Zaporeakek larrialdiko janari bilketa antolatu du Euskal Herrian. Astigarragako Udalak deialdiarekin bat egin du eta irailaren 25etik urriaren 2ra herriko zenbait komertzioetan eta Herri Eskolan elikagai bilketa egingo da.

Astigarragako Udalak energia elektrikoa hornitzeko kontratua Goiener kooperatibarekin sinatu du

GOIENER 2020·09·24

Astigarragako Udalak energia elektrikoa hornitzeko kontratua Goiener kooperatibarekin sinatu du

Astigarragako Udalak bi urteko kontratua sinatu zuen (beste bi urte luzatzeko aukerarekin) irailaren 22an Goiener S.Coop. enpresarekin. Esleipen prozesuan kooperatiba honek puntuaketarik altuena lortu du hiru loteetan: argiteria publikoan, udal ekipamenduetan eta udalaren etxebizitzetan.

Gaurtik eman daiteke izena Kirol Instalazioetan ordu finkoak erreserbatzeko

KIROL INSTALAZIOAK 2020·09·23

Gaurtik eman daiteke izena Kirol Instalazioetan ordu finkoak erreserbatzeko

Irailaren 23tik 29ra bitartean kirol instalazioetan 2020-21 ikastutean zehar ordu finkoak erreserbatzeko eskaerak egiteko aukera egongo da. Pista, pilotalekua eta futbol zelaia erreserbatu ahal izango dira.

Dagoeneko 40 entitatek eman dute izena Astigarragako Euskaraldian

EUSKARALDIA 2020·09·23

Dagoeneko 40 entitatek eman dute izena Astigarragako Euskaraldian

Aurten Euskaraldiko II. edizioa egingo da, zehazki, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte izango da. Entitateen izena emateko epea dago une honetan zabalik eta Astigarragan dagoeneko 40 dira inskribatu direnak. Oraindik egin ez dutenek irailaren 27ra arte izango dute aukera.

XX. Sagar Uzta 2020 Astigarragan

SAGAR UZTA 2020·09·21

XX. Sagar Uzta 2020 Astigarragan

Irailaren 24-26-27an XX. Sagar Uzta 2020 ekitaldia ospatuko da Astigarragan. Covid-19a dela eta, festa egoera berrira moldatu da eta segurtasun neurri guztiak errespetatuz eta aforoa mugatuz, herritarrek sagarraren uzta garaia ospatzeko jarduera ezberdinak antolatu dira: sagar muztioaren elaborazioa familian, helduentzako kirikoketa tailerra eta sagardo sagarren kata.

Covid19a, ikasturte hasiera, fondoko lasterketa…

COVID-19 2020·09·18

Covid19a, ikasturte hasiera, fondoko lasterketa…

Ikasturteari ekin diogu, ezohiko egoera ziurgabe honetan. Zalantza eta kezka asko ditugu, familietan, herri eskolan, lantokietan, udaletxean… Udalaren izenean animo hitzak esan nahi dizkizuegu, gorabehera askoko lasterketa baita hau.